Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ondorioak

Orokorrean, hau izango da alten eragina:

  • Zerbitzuak eskaini aurretik aurkeztutako altek ondorioak izango dituzte bakarrik, aipatutako egoerari dagozkion eskubideen eta betebeharren arabera, jarduerari ekin egiten zaion egunetik aurrera.

  • Epetik kanpo aurkeztutako altek ondorioak izango dituzte bakarrik, eskaera egiten den egunetik aurrera, kuotak araututako epean ordaindu badira izan ezik. Horrelakoetan, altak bere ondorioak eramango ditu dena delako langileari dagozkion lehen kuotak ordaindu ziren egunera.

  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialek edo Administrazioek ofizioz eginiko altek euren ondorioak eramango dituzte erakunde batzuek edo besteek alta horiek eragin dituzten zioak jakinarazi ziztuzten egunera.

Orokorrean, bajeteko ondorioak hauek izango dira:

  • Langilearen bajak ondorioak izango ditu besteen konturako lana, norberaren konturako jarduera edo dena delako Araubidean sartzea zehazten duen egoera amaitzen denean.

  • Langilearen baja eskaerak amaituko du kotizatzeko beharra, lana utzi zuenetik.

  • Baja epetik kanpo eskatzen bada, kotizatzeko beharra amaituko da Gizarte Segurantzako Diru-zaintza Nagusiak besteen konturako edo norberaren konturako lana eten egin dela jakinarazten duen egunean.

  • Gizarte Segurantzako Diru-zaintza Nagusiak laneko baja gauzatzen duenean, kotizatzeko beharra amaituko da ikuskatze jarduera burutu den egunetik bertatik, edo lana utzi dela egiaztatzen duten datuak edo dokumentuak jasotzen diren egunetik aurrera.

  • Aurreko ataletan aipatutakoa alde batera utzita, interesatuek, eskubidean onartutako edozein baliabideren bidez egiaztatu ahal izango dute, jarduera ez zela hasi alta eskatu zen edo jarduera ete egin zen egunean, dena delako zerbitzuak eskaintzerakoan edo dena delako egoeran, baizik eta, beste egun batean eman zela, kotizatzeko beharraren ondorioetarako. Hori guztia, alde batera utzi gabe, sortu beharreko ondorioak, behar bezala ordaindu ez diren kuotak itzultzeko eta behar bezala jasotako prestazioak itzultzeko, aginduan aplikatu ondoren, itzultzea beharrezkoa ez baldin bada izan ezik.
Complementary Content
${loading}