Osasun Laguntza
Prestazio horretan sartzen dira bai prestazio medikoak bai farmazeutikoak.
Aseguratuak/onuradunak
-
Aseguratua: pentsiodunaren izaera duen pertsona.
-
Onuradunak: Pentsiodunarekin eta bere ardurapean bizi diren senitartekoak, exijitutako baldintzak betetzen badituzte.
Edukia
Osasun prestazioek honako modalitateak dituzte:
- Prestazio farmazeutikoak.
- Lehen mailako laguntza.
- Laguntza espezializatua.
- Larrialdietarako arreta zerbitzua.
- Osasun garraioa eta prestazio osagarriak.
- Informazio zerbitzuak eta osasun dokumentazioa.
Eskubidea onartzea
Pentsiodunak eta ardurapean dituen onuradunek Osasun Laguntza izateko duten eskubidea (GSIN) , egiten du, eskubide hori ziurtatzen duen dokumentuaren bidez; oro har, pentsioa onartzen zaion erabakiarekin batera jakin araziko diote.
Dokumentu horrek estatu guztian balioko du, autonomia erkidegoko Osasun Administrazioaren aurrean, kasu bakoitzari dagokionean,bai Osasun Txartel Indibiduala lortzeko, bai osasun zerbitzuak eskuragarri izateko ere, txartela tramitatzen eta bidaltzen ari diren bitartean.
Osasun Txartel Indibiduala
Pentsiodunaren nahiz onuradunen osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubidea egiaztatzen duen "banakako" agiri pertsonalizatua da.
Non eta nola eskuratu:
-
Interesatuaren helbideari dagokion Osasun Zentroan edo Kontsultategian.
-
Interesdunek hala eskatuta, Gizarte Segurantzako osasun laguntza izateko pentsionista dela ziurtatzen duen dokumentua aurkeztu behar du, bai eta titularraren eta 14 urte baino gehiagoko onuradunen NAN ere.
Onuradun berriak sartu:
Onuradun berriaren Osasun Txartel Indibiduala eskatzeko Osasun Zentrora edota Kontsultoriora joan aurretik, beharrezkoa da GSIN ra jotzea, Gizarte Segurantzako osasun laguntza izateko eskubidea aitortzeko.
Kudeaketa
Osasun zerbitzuen prestazioa Autonomia Erkidego bakoitzeko organo eskudunek eta Kudeaketa Sanitarioko Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialek gauzatzen dute Ceutan eta Melillan.
Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Andaluzia | ![]() |
Gaztela-Mantxa | ![]() |
Galizia | ![]() |
Murtzia |
![]() |
Aragoi | ![]() |
Gaztela eta Leon | ![]() |
Balear Uharteak | ![]() |
Nafarroa |
![]() |
Asturias | ![]() |
Katalunia | ![]() |
Errioxa | ![]() |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
![]() |
Kanariak | ![]() |
Ceuta | ![]() |
Madril | ![]() |
Valentziako Erkidegoa |
![]() |
Kantabria | ![]() |
![]() |
Melilla |
Lekualdaketak Espainian
Espainia barruan egindako lekualdatzeetan, pentsiodunak eta osasun laguntza jasotzeko eskubidea duten onuradunek:
-
Osasun txartel indibiduala eraman behar dute.
-
Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuan beharrezko Osasun Sistema Nazionalaren prestazioak jasotzeko eskubidea izango dute, Autonomia Erkidego horretan bizi direnen baldintza eta berme berekin.