Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

2008ko azaroaren 19ko 2008/8

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren 2008ko urriaren 10eko Ebazpena aplikatzeko jarraibideak, Gizarte Segurantzako enpresa-kuoten ordainketa atzeratzeko baimenari eta baterako diru-bilketaren kontzeptuei buruzkoa

Hauxe zehaztu da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren 2008ko urriaren 10eko Ebazpenaren bitartez:

  • "Aire-garraioen sektorean jarduten duten enpresek, EJSN 62100 eta 62200 dutenek, Gizarte Segurantzari kotizatu beharko duten langileak altan dituztenek eta Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak ezagutzen dituztenek, baimena eskatu ahal izango dute bederatzi hilabetez atzeratzeko Gizarte Segurantzaren enpresako kuoten osotasunaren arauzko ordainketa-epea, 2008ko urriaren eta 2009ko ekainaren bitarteko kitapen aldietako kitapen arruntei dagozkien diru-bilketa bateratuko kontzeptuenak; hilero ordaindu beharko dira 2009ko abuztutik 2010eko apirilera arte.”
  • "Baimen hori lortzen duten enpresek deskontatu eta atxikitu behar izango dituzte langileei dagozkien ekarpenak, eta zenbatekoa ordaintzeko araututako epean ordaindu beharko dute".

EBAZPENA APLIKATZEKO JARRAIBIDEAK

  1. Kuotak atzeratzeko eskaeren aurkezpena

    Enpresaren kotizazioko Kontuaren Kode nagusiari dagokion Gizarte Segurantzaren Administrazioan edo Probintziako Zuzendaritzako egoitzan aurkeztu beharko dira eskaerak, edo dirua biltzeko funtzioen kudeaketa baimena duenari dagokionean.

    Dirua sartzeko araututako epea atzeratzeko baimena ematen duen ebazpenak eskakizunaren datan ordaintzeko araututako epean dagoen kitapen aldiari dagozkion kuotak ere hartuko ditu.

  2. Kotizazioko dokumentuen aurkezpena RED sistema bidez 

    Enpresako kuotak atzeratzeko baimena duten aireko garraioko enpresek kotizazioko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte jarraibide hauen arabera:

    1. FAN fitxategiak ez du inolako aldaketarik. Langileen izenen zerrenda aurkeztu beharko da, oinarrien, hobarien eta murrizketen osotasunarekiko. Emaitzen segmentuak (EDTTT), zor diren kuota guztiak kalkulatuz bete beharko dira (laneko kuota eta enpresakoa). Beraz, FAN fitxategian kuota totalak adieraziko dira, enpresa kuotaren atzerapena kontuan hartu gabe.

    2. Kontuan ordaintzea edo ordainketa elektronikoa eskatzen duten enpresentzako, Sistemak automatikoki kalkulatuko du langileen aportazioari dagozkion Kotizazioak Kitatzeko Ordainagiria. Kotizazioak Kitatzeko Ordainagiri hori ordaintzeko araututako epean ordaindu beharko da (atzerapena kontuan izan gabe, enpresako kuotan bakarrik baitu eragina).

    3. Ez zaio atzerapena aplikatuko eta, ondorioz, kuoten totala kalkulatuko da (lanekoa gehi enpresakoa) saldo hartzekoduna kitatzean, eta sartzeko totala direnetan, enpresa kuotaren zenbatekoa jasotzeko denean.

    4. Ordaintzeko modu hori aukeratzen ez duten enpresek laneko kuota TC1 kotizazio-buletinaren bitartez ordaintzen badute, "Kitatze-mota eta Kontrol-gakoa" laukian 1-08 kodea markatu beharko dute (CLCC).

    5. Batean zein bestean, laneko kuota ordaintzeko modalitateen bidez egin zuten enpresentzako, zein TC1 kotizazio-buletinaren bidez ordaindu zutenentzako, enpresaren kuota dirua sartzeko araututako epearen hurrengo 9 hileetan ordaindu beharko dute, TC1 kotizazio-buletinaren bitartez; buletin horrek atzeratutako enpresa-kuotak eta atzeratutako ordainketen, hobarien eta murrizketen konpentsazioak edukiko ditu. Buletina 2-08 likidazio mota eta kontrol kodearekin kodifikatu beharko da.

      Enpresa-kuotari (2-08) dagokion TC1 hau EZ da Langileen Izenen Zerrendarekin (TC2) batera aurkeztu behar.

      Enpresa-kuota geroratuari dagozkion Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak lortzeko zerbitzu bat ezartzeko lanean ari gara (diru-sarreraren lehen hilabetea 2009ko abuztua, 2008ko urriko likidazioei dagokiena). Behin sistema inplementatuta, RED Berrien Buletinaren bitartez jakinaraziko da.

    6. Araututako epean aurkeztutako kitapen arrunten kitapena (L00) atzeratuko dira soilik. Kitapen osagarriei dagozkien kuoten atzerapena ezingo da eskatu.

    7. Langileen kuota automatikoki kalkulatzeko beharrezkoak izango diren aldaketak abenduak 1etik aurrera erabili ahal izango dira (2008ko azaroari dagokion kitapen-aldia).

      2008ko urriko kitapen aldiari dagokionez (azaroan aurkeztekoa), sistema 2008ko abendura arte erabiltzerik ez dagoenez, kuotak atzeratzeko baimena duten enpresek langileen kuota soilik ordaindu nahi badute, TC2 (FAN fitxategia) aurkeztu beharko dute ordaintzeko modalitatea eskatu gabe, eta langileen kuota ordaindu TC1 paperean, 1-08 gakoarekin.


  3. RED sistema bidez langileen izenen zerrenda aurkezten ez dituzten enpresak 

    Enpresa kuotak atzeratzeko baimena duten aireko garraio enpresentzako, RED RED Sistemaren bitartez Langileen Izenen Zerrenda aurkezten ez badute, nahitaez aurkeztu beharko dituzte Gizarte Segurantzaren Administrazioaren aurrean Langileen Izenen Zerrenda (TC2) eta bi TC1, bata langileen kuotena eta bestea enpresako kuotarena.

    Administrazioak zigilatuko eta kodeatuko ditu TC1ak 1-08 (langileen kuota) eta 2-08 (patronalaren kuota) gakoekin.

    Enpresak TC1 ordaindu beharko du dagokion Finantza Erakundean, Langileen Izenen Zerrendarik gabe (TC2).

Abenduaren 13ko 44/2007 Legean bildutako onuren aplikazioa, Laneratzeko Enpresen Erregimena arautzekoa

Abenduaren 13ko 44/2007 Legearen 16.3 artikuluak, honako hobari hauek jasotzen ditu laneratzeko enpresentzako:

  • Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak, 2. artikuluan bildutako pertsonen lan-kontratuetan, 70,83 euro/hilean (850 euro/urtean) kontratua indarrean dagoen bitartean edo kontratu mugagabearen kasuan, hiru urtez.

  • Abenduaren 29ko 43/2006 Legeak dioena aplikatuko da, onuradunek bete behar dituzten eskakizunei, hobarien aplikazioen salbuespenei, gehienezko zenbatekoari, bateraezintasunei edo hobariak jasotzeari buruz.


TC2an (FAN fitxategia) islatuko dira hobari horiek CD22 murrizketa-gakoaren bitartez, "zenbateko finkoko hobariak", eta Kotizazio Bereziko Taldea (DAT segmentuaren 1269 eremua), 1304 "Gizarte bazterketa/Barneratzeko ibilbidea".


Hobari horiek 2008ko abenduaren 1etik aurrera aurkeztu ahalko dira. Hala ere, WinSuite32-n ez dira aplikatuko hurrengo bertsiora arte. Bertsio hori RED berrien buletin batean argitaratuko da.

Itunetik kanpo jasotako ordainketengatik Ikastetxe Itunduetako Kotizazioko Kontuaren Kodeetan sartzen diren langileen kuotak aurkezteko eta kitatzeko jarraibideak

Egun, Itundutako Hezkuntza Zentroek bi Kotizazioko Kontuaren Kode dituzte, bata itunean sartzen diren langileen kotizazioa islatzeko eta bestea itunean sartzen ez direnen kotizazioa islatzeko.

Hala ere, ikastetxeak itunean sartutako langileei hartatik kanpoko osagarriak ordaintzeko hobariak kotizatzeko modua ez dago garbi.

Egoera horri konponbidea aurkitzeko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian aurkeztu beharko da, 2008ko abenduaren 1etik aurrera, Kotizazioko Kontuaren Kode berri bat, itunaren kanpo ordaindutako hobari horiei dagozkien kotizazioak islatzeko.

Kotizazioko kontuaren kode berriak ez ditu altan dauden langileak onartzen, haiek itunari dagokion Kotizazioko Kontuaren kodean baitaude Sistemaren barruan.

Itunetik kanpoko ordainketak Kotizazioko Kontuaren Kode berrian L09 kitapenaren bitartez kitatuko dira, ordainketa egiteko araututako epearen barruan. Kotizazioko Kontuaren Kode horiek ez dituzte L00 kitapenak onartuko (arruntak).

Beraz, abenduaren 1etik aurrera, Itundutako Hezkuntza Zentroek hiru Kotizazioko Kontuaren Kode eduki beharko dituzte, eta honako kitapen hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Itunean sartzen diren langileei dagokien CCCan: L00 kitapena

  • Itunetik kanpo dauden langileengatik kotizatzeko sortu den CCCan: L09 kitapena

  • Itunean sartzen ez diren langileei dagokien CCCan: L00 kitapena.

Afiliazioko funtzionalitate Berria: Alta egoeran dauden langileen urteko batez besteko kopuruari buruzko txostena

Hurrengo egunotan, RED Sisteman funtzio berri bat sartuko da azken urteetan enpresak eduki zituen langileen batez besteko urteko Kopuruari buruzko ziurtagiria lortzeko, 1098/2001 Errege Dekretuaren, urriaren 12ko, 47.8) artikuluak dioenaren arabera, zeinak Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Araudi Orokorra onartzen duen.

WinSuite32 bertsio berria argitaratu arte, abenduaren bukaerarako aurreikusita dagoena, funtzio hau online Afiliazio modalitatearen bitartez bakarrik erabil daiteke.

ACR98 izango da online transakzio berria – Langileen kopuruaren urteko batez bestekoaren txostena

Transakzioa aukeratuta, pantaila hau agertuko da:

Hautapen-pantaila, datu hauek sartu ondoren alta emanda dauden langileen urteko batez besteko kopuruari buruzko txostena eskatzeko: erregimena, kotizazio-kontua, data eta inprimatze-mota


 

Bertan, lortu nahi den txostenaren Kotizazio Kontuaren Kodea eta txostena zein datatan egin behar den adierazi beharko dira.

Lortutako txostenaren data hiru urte lehenago edo egungo aldiari dagokiona izango da.

Gainera, nahi den inprimatze-mota hautatu behar da: aurrez grabatua, txostena posta elektronikoaren bidez jaso nahi bada, edo online, txostena pantailan denbora errealean lortu nahi bada.



Bidalketen afiliazioa

Bidalketa modalitate bidez lortzeko ziurtagiria, enpresa mailan ekintza berri bat sortu da: NMT - Langileen batez besteko kopurua.

Ekintza horretarako bete beharko diren erregistroak hauek dira:

EMP O
RZS O
EXC C
FCE O


FCE erregistroan, ‘Hasiera data’ eremua bete beharko da, txostena zein datatatik lortu nahi den adieraziz. Data horretatik hiru urte lehenagora arte edo dagoen aldira arte luzatuko da txostena.

2008/8 RED Albiste Aldizkaria


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
2008/8 RED Berrien buletina Descargar documento 2008/8 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento 2008/8 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,94 KB) 12/08/2010
Complementary Content
${loading}