2022ko oharrak
2022/01/14 - 1/2022 RED Albiste Aldizkaria
1/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- 32/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, lan-erreformarako neurri urgenteei, laneko egonkortasun-bermeari eta lan-merkatuaren bilakaerari buruzkoa. Prestakuntza-kontratuak. Identifikazioa. Kotizazioko onurak.
- 32/2021 Errege Dekretua: Kontratuak obra edo zerbitzu zehaztuagatik.
- 32/2021 Errege Dekretua: Aldizkako kontratu finkoak.
- 32/2021 Errege Dekretua: Langileen Estatutuaren 47 artikuluaren aldaketa.
- 32/2021 Errege Dekretua: Langileen Estatutuaren 47 bis artikulu berria.
- 32/2021 Errege Dekretua: LGSSaren 151 artikuluaren aldaketa -Kotizazio osagarria-.
- 32/2021 Errege Dekretua: LGSSaren 153 bis artikulu berria -ABEEEagatik jardueraren etete- edo murrizte-aldiko kotizazioa.
- 32/2021 Errege Dekretua: LGSSaren 39 Xedapen Osagarria -Hobariak ABEEEari aplikagarri zaizkion kotizazioetan eta RED mekanismoa-.
- 32/2021 Errege Dekretua: LGSSaren 43 Xedapen Osagarria -Prestakuntza eta lana txandakatzeko kontratuen kotizazioa-.
- 32/2021 Errege Dekretua: ABEEE jarduera eragozpenagatik edo mugapenagatik, COVID-19ari lotuak eta arautuak.
- 32/2021 Errege Dekretua: Xedapen indargabetzailea.
- 22/2021 Legea: LPGE 2022aren aspektu garrantzitsuenak, Gizarte Segurantzarekiko kotizazioari buruz.
- 22/2021 Legea: Kotizazio osagarria, mossos d’esquadra eta Nafarroako foruzaingoari dagokionez. Egin beharreko jarduerak.
- 21/2021 Legea, pentsioen erosahalmenaren bermeari eta Pentsioen Sistema Publikoaren jasangarritasun finantzarioa eta soziala indartzeko beste neurri batzuei buruzkoa.
- 29/2021 Errege Lege Dekretua, neurri urgenteak hartzeko energiaren sektorean, mugikortasun elektronikoa, autokontsumoa eta energia berriztagarriak zabaltzea sustatze aldera.
- I. Eranskina. 32/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, lan-erreformarako neurri urgenteei, laneko egonkortasun-bermeari eta lan-merkatuaren bilakaerari buruzkoa.
- II. Eranskina. 22/2021 Legea, 2022 urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
2022/01/20 - 2/2022 RED Albiste Aldizkaria
2/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- SILTRA 3.1.0 bertsio berriaren argitalpena
- Leihatilako kobrantzaren goiburu-datuak barne hartu dira CEL fitxategian (Likidazioen egoeraren kontsulta).
- Kuoten likidazioak ofizioz eguneratzea. Informazioa bidaltzeko prozedura.
2022/02/03- SILTRA 3.1.0 bertsio berriaren argitalpen-oharra
SILTRA 3.1.0 BERTSIO BERRIAREN ARGITALPEN-OHARRA
Deskarga eremuan eskura daiteke SILTRA bertsio berria
Ezin da automatikoki deskargatu bertsio hau. SILTRAren 3.1.0 azken bertsioa eguneratzeko, oraingoan eta ohiz kanpo, eskuz deskargatu behar izango da eguneratzea Gizarte Segurantzaren webgunetik, bide honi jarraituz: Sistema RED/Sistema de liquidación Directa/Software/SILTRA .
Informazio gehiago hemen: BNR 02/2022
2022/02/04 Arazoa Siltra 3.1.0 aplikazioan
SILTRA 3.1.0 aplikazioaren bertsio berriarekin sortu diren gorabeheren aurrean, pauso hauek jarraitzea gomendatzen da:
- Mezua “Errore zehaztugabea baliozkotze-prozesuan: For input string: "X "
Horrelakoetan, ezin dira CRA fitxategiak bidali eta NAF baten berri behar bezala eman ez denean gertatzen da (“X” da NAF bat behar bezala bete ez denean agertzen den azken digitua).
- Arazoa ziurtagiria aukeratzean
Arazo hau Windows-ek ziurtagiriak gordetzeko erabiltzen duen kudeaketa-moduaren ondorioz gertatzen da
Gorabehera hau konpontzeko, egin honako hau:
- Windows-en ziurtagiri-biltegian, ezabatu iraungitako/ezeztatutako/baliogabeko ziurtagiri guztiak.
- Ipini beste ezizen bat ezizen bikoitza duten ziurtagirietan.
2022/02/09- Aldizkako finkoen jarduera-epea luzatzeko laguntza, turismoari eta turismo-jarduerari lotutako merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan
TURISMO, MERKATARITZA ETA OSTALARITZARI LOTUTAKO ALDIZKAKO FINKOEN JARDUERA LUZATZEKO LAGUNTZA
2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen ehun eta hogeita bigarren xedapen gehigarriak 100eko 50eko hobaria ezartzen du mugagabe Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko enpresa-kuotetan, bai eta Langabeziaren, FOGASAren eta Lanbide Heziketaren bilketa bateratuko kontzeptuetan ere, urte bakoitzeko otsailean, martxoan eta azaroan lanean aritu diren turismo-, merkataritza- eta ostalaritza-sektore aldizkako langileentzat.
Berezitasun hori kalkulatu ahal izateko 2022ko aldietarako, jakinarazten da dagoeneko eskuragarri dagoela bai 017 KOTIZAZIO BEREZIKO KAUSA jakinarazpena, behar izanez gero, Kotizazioaren Kontu Kodean, bai 420 AFILIAZIOKO EGOERA GEHIGARRIA aukera eragindako langileen lan-harremanen erregistroetan.
2022/02/24 - ABE parteen igorpena – Artisten kolektiboa
ABE parteen igorpena – Artisten kolektiboa
2022ko otsailaren 23tik aurrera, RED sisteman (Online sarea eta Bidalketak) gaitu da artisten kolektiboan sartutako langileen Aldi Baterako Ezgaitasuneko parteen igorpena (0112 araubidea).
2022/03/04 - 3/2022 RED Albiste Aldizkaria
3/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- 2/2022 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa.
- 2/2022 ELD. 1 eta 2 artikuluak: Kotizatzeko betebeharraren salbuespenak langile autonomoen artean.
- 2/2022 ELD. Lehenengo eta Bigarren XO: Trantsizioa LEaren 47 eta 47 Bis artikuluetako Abeee berrietara eta onurak kotizazioan.
- 2/2022 ELD. Hirugarren XO: Mecuida Planaren indarraldiaren luzapena.
- 2/2022 ELD. Laugarren XO: Behin behineko ezinbestekoa Cumbre Vieja zonaldean sumendi-erupzioak kaltetutako enpresa eta langileentzat.
- 32/2021 ELD: Lan-kontratuak ekoizpen-egoerengatik.
- 32/2021 ELD: Lan-kontratuak enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko -Enplegua Aktibatzeko Programa-.
- 32/2021 ELD: Lan-kontratuak enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko -Enplegua Aktibatzeko Programa-.
- 21/2021 Legea: Enpresa-kuotaren %75eko beherapena kontingentzia arruntengatik, 62 urte dituzten etxeko langileak ABE egoeran dauden bitartean.
- 21/2021 Legea: Enpresa-kuotaren %75eko beherapena kontingentzia arruntengatik, 62 urte dituzten etxeko langileak ABE egoeran dauden bitartean.
- PCM/1353/2021 Agindua: Bigarren xedapen iragankorraren aldaketa.
- PCM/1353/2021 Agindua: Etxeko langileentzako sistema berezia. 14.2 artikuluaren aplikazioa.
- 152/2022 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, 2022. urterako lanbide arteko gutxieneko soldata zehazten duena.
- Hitzarmen berezietan kotizazio-oinarria Red Sistemaren bidez aldatzea eskatzeko zerbitzu berria.
- 30 egun baino gutxiagoko iraupen mugatuko kontratuen kotizazio osagarria.
- Siltra 3.1.2 bertsio berria
- Siltra 3.1.0. eta 3.1.2. fitxategien formatuak balioztatzea
- Siltra 3.1.2 bertsioaren eguneraketa
2022/02/11- Datuen aldaketak eta zuzenketak RED Sistemaren erabiltzaileentzat.
Datuen aldaketak eta zuzenketak RED Sistemaren erabiltzaileentzat.
Pasa den azaroaren 11n argitaratutako oharrari eta 7/2021 BNRalbisteei jarraipena emateko gai honi buruz, taula eguneratu bat aurkituko duzu jarraian datu berriekin. Datu horiek aldatu eta zuzendu ahal izango dira RED Sistemaren bidez likidazioa berretsi arte.
RED EPEAK | ||
---|---|---|
EPE ARRUNTA | EPEA LUZATUA | |
Benetako lanaldien sarrera |
Dagokien hurrengo hilabeteko 6a arte |
Dagokien hurrengo hilabeteko 13a arte. |
ABEEE edo grebagatik jarduerarik eza |
FRVaren hurrengo hilabeteko azken-aurreko egunera arte* |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
CTP jarduera greban/EEE |
FRVaren hurrengo hilabeteko azken-aurreko egunera arte |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
Jarduerarik eza (ez ABEEE, ez greba) |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte |
Lanaldia murrizketa/CTP |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
KONTRATU MOTA/CTP |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
Atzeraeraginezko CTP aldaketa |
Hurrengo hileko lehen hiru egunetan. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
Kontratuari lotutako gainerako datuak, ATR45 bidez aldatzen direnak |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2021/11/01etik |
Lanbidea |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte C okupazioa - edozein unetan Indarrean 2022/02/08tik |
Kotizazio taldea |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2022/02/08tik |
Eguneko kotizazio Taldearen adierazlea |
Aldaketa hileko lehenengo hiru egunetan jakinarazten bada aurreko hileko 1. egunetik edo hilabete horretako 1. egunetik adieraz daiteke; hileko lehenengo hiru eguneko epetik kanpo aldaketa jakinarazten bada, ordea, aldaketa-data betiere hilabete horretako 1. egunetik adieraziko da. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2022/02/08tik FRVk hileko 1. eguna izan behar du beti |
Lanbide kategoria |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2022/02/08tik |
Erretirorako Adinaren koefiziente murriztailea. |
FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean. |
Likidazioa berretsi arte Indarrean 2022/02/08tik |
SAA | FRVaren hil osoan SAA 420 — 60 egun lehenagotik, hilabete natural osoan eta hurrengo hilaren 3a arte, erabiltzaileak mekanizatzen duen data errespetatuz SAA 434 - hilabete natural osoan eta hurrengo hilaren azkenaurreko eguna arte, erabiltzaileak mekanizatzen dituen datak errespetatuz. |
Likidazioa berretsi arte Laster SAA 001- FRVaren hil osoan SAA 002 eta 433 -3 egun. |
* Aldaketaren Benetako Data
2022/03/11- SILTRA aplikazioaren bertsio berria
SILTRA APLIKAZIOAREN BERTSIO BERRIA:
Hauxe jakinarazten da: deskarga eremuan eskura daiteke SILTRA 3.1.2 bertsio berria
Gogoratu 3.1.2 bertsio berria automatikoki eguneratzeko aukera egongo dela 3.0.0 bertsiotik edo berriagotik. 2.3.2 bertsiotik edo zaharragoetatik konektatzen diren erabiltzaileek ezingo dute automatikoki eguneratu eta eskuz berritu beharko dute bertsioa, bide hau erabilita: RED Sistema/Likidazio zuzeneko sistema/Softwarea/SILTRA .
SILTRA 3.1.0 bertsioan detektatutako hainbat gorabehera ebazten ditu bertsio honek. 3.1.2 bertsioari buruzko oharrak atalean xehatzen da informazio hori.
2022/03/17- 2/2022 ED, 4. XO: Cumbre Vieja eremuko erupzio bolkanikoagatiko ABEEEak
2/2022 ED, 4. XO: CUMBRE VIEJA EREMUKO ERUPZIO BOLKANIKOAGATIKO ABEEE-AK
Martxoko eta, printzipioz, 2022ko apirileko likidazio-aldiengatik ABEEE delakoaren salbuespenak eta kotizazio-ezaugarriak aplikatzeko Cumbre Vieja eremuko erupzio bolkanikoaren eraginpean dauden Kanariar Uharteetako enpresa eta langileei dagokienez, 2/2022 EDaren 4. XOan aipatzen direnak, KOTIZAZIOAREN BEREZITASUNAREN ARRAZOIAREN ETA JARDUERARIK EZAREN MOTAREN balioen jakinarazpena eskura egon bitartean, aipatu EDan aplikatzekoa den epeetan, 3/2022 BRNan jakinarazitakoaren arabera, CASIA bidez horren berri eman beharko da: Izapide-eskaera; Gaia: Afiliazioa, altak eta bajak; Kategoria: Besteren konturako langileen datu-aldaketa; Azpikategoria: ED La Palma ABEEE-. ABEEE dagoela eta horien mende dauden langileak eta epeak daudela adieraztea. Dagozkien CPCak eta JARDUERA EZAREN MOTAREN balioen aurkezpena Sistema RED bidez eskuragarri dagoenean, haren berri emango da.
2022/03/17- SAA 420 idatzoharraren epea aldatzea
SAA 420 IDATZOHARRAREN EPEA ALDATZEA
420 AFILIAZIO GEHIGARRIAREN EGOERA - ALDIZKAKO FINKOA jakinarazteko epea aldatu egin dela jakinarazten da. TURISMOA. MERKATARITZA. OSTALARITZA. HOBARIA.
Gaurtik aurrera (202.03.17), erreferentzia egiten dioten hilabete osoan jaso ahal izango dira, eta hurrengo hilabetean, likidazioa berretsi arte.
2022/03/23- 2/2022 ELD, 1XG: ABEEn luzapena, 18/2021 ELD
2/2022 ELD, 1XG: ABEEn luzapena, 18/2021 ELD
Honen bidez jakinarazten da erantzukizunpeko adierazpenak eta komunikazioak aurkeztu daitezkeela JARDUERA-EZA MOTA eremuan, irailaren 28ko 18/2021 ELDan adierazten diren 2022ko martxoko ABEEetarako, hots, otsailaren 22ko 2/2022 ELDaren lehenengo Xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, martxoaren 31ra arte luzatu direnetarako.
2022/03/23- SILTRA 3.1.3 bertsio berria
SILTRA 3.1.3 bertsio berria
Gaur, martxoaren 23an, SILTRAren bertsio berri bat argitaratu da (3.1. bertsioa). Arazo teknikoak direla eta, ezin da SILTRA 3.1.3 bertsioa automatikoki deskargatu.
Bertsio honek 3.1.2 bertsioak zituen funtzionalitate berdinak ditu, baina bertsio berriarekin Windows ziurtagiriak gorde ahal izango dira, eta horri esker, hurrengo SILTRA bertsioak automatikoki deskargatu ahal izango dira.
Argitaratzen diren hurrengo bertsioak automatikoki eguneratzeko, 3.1.2 instalatuta zuten erabiltzaileek aurrez 3.1.3 bertsioa deskargatu beharko dute.
SILTRAren 3.1.3 azken bertsiora eguneratzeko, eskuz deskargatu beharko da Gizarte Segurantzaren webgunearen eguneraketa hurrengo bide honetatik:
RED Sistema/Likidazio Zuzeneko Sistema/Softwarea/SILTRA
Eguneraketak instalatzeari buruzko informazioa nahi izanez gero, joan Gizarte Segurantzaren webgunera bide honetatik:
RED Sistema/Likidazio Zuzeneko Sistema/Dokumentazioa/Erabiltzailearen Eskuliburuak/SILTRA Eskuliburuak.
2022/03/22 - FIER Nobedadea: Autonomoen Kontsulta NAF bidez
FIER NOBEDADEA: AUTONOMOEN KONTSULTA NAF BIDEZ
Honen bidez jakinarazten da, 2022ko martxoaren 24az gero, FIER zerbitzuan informazioa bilatzeko bi aukera egongo direla hasierako pantailan: “Enpresak” edo “Autonomoak”. Modu horretan, langile autonomoei buruz INSS ENPRESAK Fitxategian dagoen informazioa kontsultatu ahal izango da, baldin eta aipatu autonomoak Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Erregimen Berezian barne hartzen badira.
FIER hasierako pantailan, “Autonomoak” bilaketa-mota aukeratzen denean, derrigorrez bete beharreko hurrengo eremu hauek egongo dira:
Azkenik, adierazi nahi da FIER erabiltzaileen eskuliburua kontsultatu daitekeela Manuales de usuarioRed Sistemak/ INSS/ Erabiltzaileen eskuliburuak atalean. Halaber, gogoratu FIE 2.0 mezua, edukia eta bertako eremuen deskribapena, baita egon litezkeen balioak ere, erregistroaren diseinuan gorde direla, eta Red Sistema/ INSS/ Jarraibide Teknikoak atalean kontsulta ditzakezula.
2022/04/01 - 4/2022 RED Albiste Aldizkaria
4/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- PCM/244/2022 Agindua. Alderdi orokorrak.
- PCM/244/2022 Agindua. Kotizazio-oinarriak ABEEE dela eta lanaldia eten edo murriztu bitartean edo RED mekanismoan.
- PCM/244/2022 Agindua. Nekazaritzako besteren konturako langileen sistema berezia. Jarduera-ezeko aldiak. 14.2. artikulua.
- PCM/244/2022 Agindua. Etxeko langileentzako sistema berezia. 15. artikulua.
- PCM/244/2022 Agindua. Prestakuntza-kontratuak txandaka. Laugarren xedapen iragankorra.
- Ministro Kontseiluaren Hitzarmena. RED mekanismoa, bidaia-agentziak.
- 5/2022 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa.
- 1435/1985 Errege-Dekretua. Iraupen mugatuko lan-kontratu artistikoa.
- Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra. 151.3. artikulua
- 2064/1996 Errege-Dekretua. 32. artikulua.
- Langileen Estatutua. 47.7 artikulua eta Hogeita Seigarren Xedapen Gehigarria.
- Unibertsitateen Lege Organikoa. Aldi baterako kontratuak identifikatzea.
- Ordezkapen-kontratuak. Egoera jakinetarako jarduerak.
- Aurreko kontratu batekiko jarraitutasun-soluzio gabe formalizatutako kontratuak dituzten langileen taldea eremuko idatzoharra.
- 4/2022 Errege Lege Dekretua. Nekazaritza-sektoreko atzerapenak.
- 6/2022 Errege Lege Dekretua. Atzerapenak garraio-sektorean eta Itsasoko Erregimen Berezian.
2022/04/01- Zerbitzuen Itxieraren Abisua
Zerbitzuen Itxieraren Abisua.
Honen bidez jakinarazten da aplikazioen mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, SLD eta RED directo zerbitzuak eta kotizazio-fitxategien prozesamendua itxita egongo dira apirilaren 4ra arte. Geldialdi honek ez die eragiten zerbitzuei edo afiliazio-bidalketei.
2022/04/07- Erroreak txostenak deskargatzean “Aldi Baterako Ezgaitasuna Online” aplikaziotik
ERROREA TXOSTENAK DESKARGATZEAN “ALDI BATERAKO EZGAITASUNA ONLINE” APLIKAZIOTIK”
Egun, Internet Explorer nabigatzailea erabiliz soilik deskargatu ahal dira txostenak RED Online Sisteman dagoen “Aldi Baterako Ezgaitasuna Online” aplikazioan. Halaber, nabigatzaile guztiekin bateragarria den aplikazioaren bertsio berri bat egiten lanean gabiltza. Ekainean bertsio berri hori abian jartzea aurreikusten da.
Bien bitartean, egungo bertsioarekin aukera dago Internet Explorer nabigatzaileak erabiliz txostenak deskargatzeko. Horretarako, sartu Edge nabigatzailearen konfiguraziora eta, ezkerraldeko menuan, hautatu “Nabigatzaile lehenetsia” aukera. Bertan, “Internet Explorer-en bateragarritasuna” atalean, "Baimendu Internet Explorer-ek guneak Microsoft Edge-en irekitzea” aukeraren ondoan agertzen den menu zabalgarrian, hautatu "Inoiz”.
Gainera, txostenak deskargatu ahal izateko, beharrezkoa da https://w2.seg-social.es gunea”Konfiantzazko Guneak” atalaren barruan egotea, “Internet Aukerak” > “Segurtasuna” atalean. Horrela, Edge bidez gunea Internet Explorer moduan kargatzean, ziurtagiria hautatzeko leihoa agertuko da berriz, baina ez da agertuko aurrerantzean “Sartzeko baimenik ez” oharra.
Azkenik, honako konfigurazio hau izatea gomendatzen da PDF irakurketa-produkturako (Adobe Reader):
2022/04/19- GSDO bidalketei erantzuteko epea
GSDO bidalketei erantzuteko epea
Gogorarazten da, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Beste Eskubide batzuen Kotizazio eta Likidazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluak ezartzen duen bezala, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak 48 orduko epea duela aurkeztutako bidalketen erantzunak emateko. Hori dela eta, epe hori kontuan hartzea gomendatzen da oinarrien fitxategiak bidaltzeko eta erantzunak jasotzeko prozesuen plangintzan, bereziki kontuan zordunketa ordaintzeko modalitatea baliatu nahi badu edo bidalketak aurkezteko epearen azken egunetan egiten baditu.
2022/04/26 - 5/2022 RED Albiste Aldizkaria
5/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- Otsailaren 24ko PCM/121/2022 Agindua, PCM/1353/2021 Aginduaren Bigarren Xedapen Iragankorra aldatzen duena.
2022/05/09 - CASIA gorabehera
CASIA gorabehera
Arazo bat sortu da zerbitzu jakin batzuetarako sarbidean, besteak beste CASIArako sarbidean. Lehenbailehen konpontzeko lanean ari gara
2022/05/09- CASIA gorabehera konpondu da
CASIA gorabehera konpondu da
Bulego Birtualeko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidean izandako gorabehera 13:30etik aurrera konpondu da.
2022/05/13- Telefono-zerbitzuaren oharra
Telefono-zerbitzuaren oharra
Diruzaintza Nagusiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, baliteke maiatzaren 13an (ostirala) telefono bidezko arreta-zerbitzua normaltasunez ez ematea. Barkatu eragozpenak.
2022/05/13 - 6/2022 RED Albiste Aldizkaria
6/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- Likidazio Zuzeneko Sistema: Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia zabaltzea.
- Enplegu-erregulazioko espedienteei eta Red mekanismoari aplikatzekoak diren Gizarte Segurantzako kotizazioko onurak kalkulatzea.
- Etxeko Langileen Sistema Berezia 300 kontratuaren onargarritasuna - Aldizkako kontratu finkoa.
- Unibertsitateen Lege organikoa. Aldi baterako kontratuak identifikatzea. Lan-kontratuak.
- Ordezkapen-kontratuak. Egoera jakinetarako jarduerak
2022/05/26- Telefono-zerbitzuaren oharra
Telefono-zerbitzuaren oharra
Diruzaintza Nagusiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, baliteke maiatzaren 26an, osteguna, telefono bidezko arreta-zerbitzua normaltasunez ez ematea. Barkatu eragozpenak.
2022/06/01- Zerbitzuak ixteko abisua
Zerbitzuak ixteko abisua
Likidazio Zuzeneko Sisteman funtzionalitate berriak ezarri direnez, jakinarazten da gaurtik aurrera (ekainak 1) itxiko direla RED Directo eta SLD zerbitzuak, seguruenik bi egunez. Denbora horretan ez da fitxategirik prozesatuko. Geldialdi horrek ez die eragiten ez fitxategiei ez afiliazio-zerbitzuei, irekita egongo baitira. Bide beretik jakinaraziko da zerbitzuak ireki direla.
2022/06/03- RED Directo eta SLD irekitzea
RED Directo eta SLD irekitzea
Gaur goizean, RED Directo eta SLD zerbitzuak irekiko dira, eta fitxategiak prozesatzen hasiko dira.
2022/06/13- Telefono-zerbitzuaren oharra
Telefono-Zerbitzuaren oharra
Diruzaintza Nagusiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, litekeena da ekainaren 13an (astelehena) telefono bidezko arreta-zerbitzua normaltasunez ez ematea. Barkatu eragozpenak.
2022/06/24-Langile taldearekiko kontratuen eraldaketa
"LANGILE TALDEA 967 – Ezusteko produkzioaren inguruabarrak eta 968 – aurreikus daitezkeen ekoizpen-egoerak" eremuko balioak abian jarri zirenetik, 402 eta 502 kontratuen oharretan, kontratu horiek mugagabe bihurtuz gero (x09 eta x89), beharrezkoa zen baja eta alta mugimenduak egitea.
Behar diren aldaketak egin dira aldaketa hori kontratua aldatuz egin ahal izateko.
LANGILE TALDEA eremuaren berezitasunengatik, aldaketa egin ondoren, kontratu mugagabe berriak aldi baterako kontratua idatzita duen eremu horren balioa mantenduko du, eta hori kontuan hartu beharko da kontratu mugagabean gerora egiten den edozein aldaketa egiteko.
2022/07/08- Afiliazio-fitxategien Prozesaketa Etetea
AFILIAZIO-FITXATEGIEN PROZESAKETA ETETEA
Arazo teknikoak direla eta, ez da afiliazio-fitxategirik (AFI) prozesatuko, ez gaur, 2022-07-08an, ez asteburuan.
Fitxategiak GSDO honetara bidali ahal izango dira, baina astelehenera arte ez dira prozesatuko.
2022/07/14- Acredita Postontziek ez dute Erantzun Automatikorik bidali
Acredita Postontziek ez dute Erantzun Automatikorik bidali
Arazo informatiko baten ondorioz, Acredita Postontziak erantzun automatikoak sortzen ari ziren begiztan. Hori dela eta, Acredita Postontzien Erantzun Automatikoaren prozedura gelditu egin da oraingoz. Gorabehera konpontzen denean, bide beretik jakinaraziko da. Bitartean, RED baimenen erabiltzaileek gorabeherak bidaltzen jarrai dezakete Acredita Postontzietan, eta gorabehera horiek dagokion Probintzia Zuzendaritzak konponduko ditu normaltasunez.
2022/07/14 - 7/2022 RED Albiste Aldizkaria
7/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- Aldizkako kontratu finkoak. SEPEren eta Lan Zuzendaritza Nagusiaren informazioa.
- Ordezko langileak. Kotizazioaren arloko aldaketak.
- Red Sistemaren bulego birtuala. Dokumentuak egiaztatzeko Zerbitzuetarako sarbidea.
2022/07/18- Casia Izapide Berriak
Casia Izapide Berriak
“CASIA (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri Integrala RED Baimendua)” RED Baimenduari Erantzuteko zerbitzuan, izapide berri hauek sartu dira:
- Afiliazioa, altak eta bajak: adierazitako datu-aldaketak Casiak eskatu ahal izango ditu, REDen jakinarazteko dagoen epea igaro ondoren:
- Kotizazio taldea
- Lanbide-kategoria
- Lan-harreman Berezia
- Kotizaziotik kanpo geratzea
- Txanda
- Ordezkapenaren arrazoia
- Jarduerarik ez _CTP_Greba Jardiera/EEE
- Afiliazioaren Egoera Gehigarriak
- Mozkinak Galtzea
- Lan-harremanari buruzko Beste Datu batzuk
- ABEEEa RED Epetik Kanpo Komunikatzeko eskaera.
- Casia katalogoa RED Sistemaren funtzionaltasunen bidez egin ezin diren izapide hauetara ere zabaldu da:
- Izapide-aldiko Soldaten Idatzoharra egiteko eskaera
- Enplegu-aniztasuneko kotizazio-mugak Banatzeko eskaera
- Orain arte ABEEEei buruz zeuden izapide hauek kendu dira:
- ABEEE eta egoera Bereziak 406
- ABEEEa dagoela Egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea
2022/08/31- Zerbitzuak ixteko abisua.
Zerbitzuak ixteko abisua
Likidazio Zuzeneko Sisteman funtzionalitate berriak ezarri direnez, jakinarazten da bihartik aurrera (irailak 1) itxiko direla RED Directo eta SLD zerbitzuak, seguruenik bi egunez. Denbora horretan ez da fitxategirik prozesatuko. Geldialdi horrek ez die eragiten ez fitxategiei ez afiliazio-zerbitzuei, irekita egongo baitira. Bide beretik jakinaraziko da zerbitzuak ireki direla.
2002/09/01- SEDESS zerbitzu berria - Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa itzultzeko eskaera, ordainketa eskuordetuan ordaindua eta kotizazio-buletinetan kendu gabea
SEDESS zerbitzu berria - Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa itzultzeko eskaera, ordainketa eskuordetuan ordaindua eta kotizazio-buletinetan kendu gabea
Aditzera eman da zerbitzu berri bat sortu dela Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan, erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko. “Prestazioak” azpiataleko “Enpresak” atalean dagoen Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa itzultzeko eskaera, ordainketa eskuordetuan ordaindua eta kotizazio-buletinetan kendu gabea izapidea.
Zerbitzu horren bidez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 102.1.b artikuluaren arabera aldi baterako ezgaitasunaren ordainketa eskuordetuan nahitaez parte hartzen duten enpresek kotizazio-buletinetan kendu ez den aldi baterako ezintasunaren prestazioa itzultzeko eskaera erantsi ahal izango dute. Izapiderako probintzia diru-ateratzea eskatzen duen enpresak helbidea duen probintzia izango da.
2022/09/02 - SLD zerbitzuak
SLD zerbitzuak
Atzo, irailaren 1ean, hasitako itxieraren ondoren, jakinarazten da RED Directo eta SLD zerbitzuak irekita daudela berriro, eta fitxategiak prozesatzen ari direla.
2022/10/25 - 9/2022 RED Albiste Aldizkaria
9/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- 11/1998 ELD-aren hobaridun ordezkapen-kontratuak. Familia-harremanari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren argipena.
- Kirolari profesionalen kontratuak.
- Ikertzaile doktoreen sarbide-kontratuak, 17/2022 Legea.
- CASIAn eskuragarri dauden izapide berriak.
- SILTRA 3.1.4 bertsio berriaren argitalpena.
2022/10/21- SILTRA 3.1.4 bertsio berria
SILTRA 3.1.4 bertsio berria
Jakinarazten da urriaren 25ean SILTRAren bertsio berria argitaratuko dela (3.1.4 bertsioa).
Bertsio horrek 3.1.3 bertsioaren funtzionalitate berberak ditu, baina zuzenketa bat du, GSDNrekiko konexio-arazo bat konpontzen duena, Java 8 update 351 bertsioa erabiltzen bada.
Instalazioak Javaren makina birtualaren bertsio horretara (update 351) eguneratu dituzten eta 3.1.3 bertsioa edo aurrekoa instalatuta duten erabiltzaileek eskuz deskargatu beharko dute 3.1.4 bertsioa.
3.1.3 bertsioa eta Javaren makina birtualaren bertsioa update 351 baino lehenagokoak dituzten erabiltzaileak automatikoki eguneratu ahal izango dira.
3.1.4 bertsioa eskuz deskarga daiteke Gizarte Segurantzaren webgunetik, honako bide honetan:
RED Sistema/Likidazio Zuzeneko Sistema/Softwarea/SILTRA
Eguneraketak instalatzeari buruzko informazioa nahi izanez gero, joan Gizarte Segurantzaren webgunera bide honetatik:
RED Sistema/Likidazio Zuzeneko Sistema/Dokumentazioa/Erabiltzailearen Eskuliburuak/SILTRA Eskuliburuak.
Baimendutako instalazioetan gerta daitezkeen kasuistikak taula honetan jasotzen dira:
SILTRAren bertsioa | Javaren makina birtualaren bertsioa |
Automatikoki eguneratu daiteke |
Egin beharreko ekintza |
---|---|---|---|
3.1.2 edo aurrekoa | Java 8 update 341 edo aurrekoa | Ez (deskarga automatikoen arazoa 3.1.3 bertsioan konpondu da) |
Gizarte Segurantzaren webguneko 3.1.4 bertsioa eskuz deskargatzea honako bide honetan: RED Sistema/Likidazio Zuzeneko Sistema/Softwarea/SILTRA |
3.1.2 edo aurrekoa | Java 8 update 351 |
Ez | |
3,1.3 | Java 8 update 351
|
Ez | |
3,1.3 |
Java 8 update 341 edo aurrekoa
|
BAI | 3.1.4 bertsiora automatikoki edo eskuz eguneratzeko aukera dago. |
2022/11/28- “Kontsulta/Aldaketa: ofiziozko komunikazioak jasotzeko eskuordetzea” zerbitzu berria RED Baimenen Erabiltzaileen Kudeaketan
Jakinarazten da erabiltzaile nagusiaren RED postontzian utzitako mezuak errazago kudeatzeko, “Kontsulta/Aldaketa: jakinarazpenak jasotzeko eskuordetzea” zerbitzu berria sortu dela RED Sistemaren Bulego Birtualean, “Baimenen kudeaketa” fitxan dagoen “Erabiltzaileen kudeaketa” atalaren barruan. Zerbitzu berri horren bidez, erabiltzaile nagusiak bere bigarren mailako edozein erabiltzaileren RED postontzietara eskuordetu ahal izango ditu sistema horren bidez Gizarte Segurantzako Administrazioko erakunde eta entitateek bidaltzen dizkioten mezuak; erabiltzaile nagusiak bere RED postontzian mezuak jasotzen jarraituko du, eta ezin izango du sistema honetan aurrez egindako ekintza bati erantzunez jasotzen diren mezuak jasotzea eskuordetu.
Horretarako, eskuordegarritzat jo diren ofiziozko mezuak gai hauetan multzokatu dira:
-
AFI:Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Afiliazioei buruz bidalitako jakinarazpenak.
-
COT:Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Kotizazioei buruz bidalitako jakinarazpenak.
-
GSIN:Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) aldi baterako ezintasun prozesuei buruz bidalitako jakinarazpenak.
-
FIE:Enpresarako GSINen fitxategia igortzea.
Erabiltzaile nagusiak gai guztietako edo batzuetako mezuak era independentean eskuordetu ahal izango ditu, eta bigarren mailako erabiltzaile bati edo bat baino gehiagori, printzipio hau betez: gai bakoitzeko hartzaile bakarra onartuko da, eta jakinarazpen eskuordegarriak ezarri diren gaietako bakoitzaren barruan sailkatutako mezu guztiei eragingo die ordezkaritzak. Mezuak jasotzen dituen erabiltzailearen aldaketa eskaera egin eta hurrengo eguneko 00:00etatik aurrera gaituko da.
Mezuen eta gaien arteko erlazio-taula zerbitzuan bertan eskura dauden goitibeherako menuetan kontsulta daiteke, eta “Baimenak kudeatzeko eskuliburua”-ren bertsio berrian sartu da taularen deskribapena. Bertsio hori eguneratuta dago, eta erabiltzaileen eskura, web-orriko bide honetan: Hasi/Informazio erabilgarria/RED sistema/RED sisteman eranstea. Baimenak / Dokumentuak / Erabiltzailearen eskuliburuak.
2022/11/22- Aldi baterako Ezintasuneko Parteak online kudeatzeko aplikazio berria (INCAWEB)
ALDI BATERAKO EZINTASUNEKO PARTEAK ONLINE KUDEATZEKO APLIKAZIO BERRIA (INCAWEB)
Jakinarazten da 2022ko azaroaren 23tik aurrera eskuragarri egongo dela RED Online sisteman kokatutako ALDI BATERAKO EZINTASUNEKO PARTEEN ONLINE KUDEAKETA (INCAWEB) aplikazioaren bertsio berri bat. Bertsio berri hau:
- Bateragarria da Interneteko nabigatzaile guztiekin.
- Aldi baterako ezintasunaren baja-, berrespen- eta alta-parteak grabatzean sortutako txostenak PDF formatuan deskargatzeko aukera ematen du.
Halaber, Erabiltzailearen Eskuliburu berri bat egin da, “Aldi Baterako Ezintasuneko Parteak online kudeatzeko aplikazio berriaren Erabiltzailearen Eskuliburua” izenekoa. Bertsio berri horren funtzionalitateak azaltzen dira, eta RED sistema/GSIN/Erabiltzailearen eskuliburuak atalean dago eskuragarri.
2022/11/28- Telefono-zerbitzuaren oharra
Telefono-zerbitzuaren oharra
Diruzaintza Nagusiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, baliteke azaroaren 28an (astelehena) telefono bidezko arreta-zerbitzua normaltasunez ez ematea. Barkatu eragozpenak.
2022/12/12- Gorabeheren zuzenketak aldi baterako ezgaitasuneko parteak online kudeatzeko aplikazio berrian (INCAWEB)
Gorabeheren zuzenketak aldi baterako ezgaitasuneko parteak online kudeatzeko aplikazio berrian (INCAWEB)
Gaur goizetik aurrera, “ALDI BATERAKO EZGAITASUNEKO PARTEEN ONLINE KUDEAKETA” (INCAWEB) aplikazioaren bertsio berri bat jarri da martxan, ordura arte antzemandako gorabehera guztiak zuzenduta dituena. Bertsio berriak behar bezala funtziona dezan, erabiltzen dituzten nabigatzaileen cacheak garbitzeko gomendatzen zaie RED baimenen erabiltzaileei.
Aplikazioan gorabehera berriak atzematen dituzten erabiltzaileek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari jakinarazi behar dizkiote, it.inss-sscc.area-pago-delegado@seg-social.es helbidera idatziz edo 901 50 20 50 eta 91 541 02 91 telefono-zenbakiak erabili eta 1.2 aukera markatuz: “RED sisteman edo Likidazio Zuzeneko Sisteman ABEko parte medikoekin izandako gorabeherak”.
2022/12/15- Zerbitzuen Itxieraren Abisua
Zerbitzuen itxieraren Abisua
Programa informatikoetan jazotako gorabehera bat dela eta, Sistema RED, RED directo eta Likidazio Zuzeneko Sistemaren online zerbitzuak aldi baterako eten egingo dira. Zerbitzua berrezartzen denean, horren berri emango da.
2022/12/28 - 10/2022 RED Albiste Aldizkaria
10/2022 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:
- 12/2022 Legea. Kuota-murrizketak, enpresek enplegu-planei egindako ekarpenengatik.
- 31/2022 Legea. Belaunaldien arteko ekitate-mekanismoa -MEI-.
- 31/2022 Legea. Gizarte Segurantzako kuotak murriztea Cuenca, Soria eta Teruel probintzietan. Besteren konturako langileak.
- 31/2022 Legea. Gizarte Segurantzarako kotizazio murriztua Cuenca, Soria eta Teruel probintzietan. Norbere konturako langileak.
- 16/2022 Errege Lege Dekretua. Etxeko langileentzako Sistema Berezia.
- 20/2022 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa.
- Ikatz-meatzaritzako oinarri normalizatuak eguneratzea 2022 ekitaldian.
- 504/2022 Errege-Dekretua. Lanbideen sailkapen nazionala.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legean araututako kontratu-moten arabera kontratatzen diren atzerriko nazionalitateko ikertzaileen alta eta Gizarte Segurantzako zenbakia esleitzeko jarraibideak.
- Txandakako prestakuntza-kontratua (2/2015 ELD, 11.2 art.)
- Belaunaldien arteko ekitate-mekanismoa -MEI-. Mutualitate laguntzaileek egin beharreko jarduketa espezifikoak.
2022/12/16- Zerbitzuak irekitzea
Gorabehera konpondu ondoren, gaur, abenduak 16, RED, RED Directo eta Likidazio Zuzeneko Sistemaren online zerbitzuak ireki dira.
2022/12/29- Aldi baterako ezgaitasuneko parteak online kudeatzeko aplikazioan (INCAWEB) antzemandako gorabeherak zuzentzea
Aldi baterako ezgaitasuneko parteak online kudeatzeko aplikazioan (INCAWEB) antzemandako gorabeherak zuzentzea
Jakinarazi da gaurtik zuzenduta daudela orain arte “ALDI BATERAKO EZGAITASUNEKO PARTEEN ONLINE KUDEAKETA” (INCAWEB) aplikazioan antzemandako gorabehera guztiak.
Nolanahi ere, gogoratu behar da aplikazioan gorabehera berriak detektatzen dituzten erabiltzaileek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari jakinaraz diezaioketela, it.inss-sscc.area-pago-delegado@seg-social.es e-mailaren bidez edo 901 50 20 50 eta 91 541 02 91 telefono-zenbakiak erabili eta 1.2 aukera markatuz: “RED sisteman edo Likidazio Zuzeneko Sisteman ABEko parte medikoekin izandako gorabeherak”.
2022ko abenduaren 30a - 10/2022 RED Albiste Aldizkariaren hutsen zuzenketa
RED Albisteen atalean eskuragarri dago “10/2022 RED Albiste Aldizkariaren hutsen zuzenketa”