Kontribuzio Mailako Langabezia Prestazioaren prozedura
Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.
Zer da Kontribuziopeko Langabezia Prestazioa?
Lan egin nahi eta ahal duten langileei ematen zaien prestazio ekonomikoa da , baldin eta lanik gabe geratzen badira edota ohiko lanaldia aldi baterako murrizten bazaie.
Nork eska dezake?
Besteren kontura dabiltzan itsasoko langile guztiek; bai soldatapekoek, bai "partila" soldata dutenek, Langabezia gertakaria dela eta kotizatzea aurreikusita baldin badute.
Zein izapide egin beharko dira?
Prestazio Eskaera Langabeziagatik bete beharko da, eta ereduan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Non izapidetzen da?
Zure helbideari dagokion Itsasoko Gizarte Institutuko Zentroan edo Internet bidez, SEPEren egoitza elektronikoan.