Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Haurdunaldiaren Arrisku prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zer da haurdunaldia bitarteko arriskua?

Langilearen egoera haurdunaldian zehar arriskuarengatik kontratua eten duen aldian,  lanpostua aldatu behar duenean,  hark osasunean edo haurrarenean kalterik eragin dezakeelako, bateragarria den beste batera,  aldaketa hori ezinezkoa denean edo arrazoi justifikatuengatik ezin denean eskatu.

Zer izapide egin behar dira?

Langileak haurdunaldian arriskuak egoteagatik kontratua edo jarduera eteten dela jakinarazi beharko dio Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari, eta dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Asistentzia ematen dion Osasun Zerbitzu Publikoaren Txosten medikoa.
  • Enpresaren edo norberarentzat lan egiten duen langilearen adierazpena, non egindako lanak eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, maila, arrisku zehatza eta abar azalduko diren.

Erakunde kudeatzailearen edo Mutualitatearen zerbitzu medikuek  mediku-ziurtagiri bat igorriko dute, non lanpostuaren baldintzek langilearen osasunean edo haren seme-alabarenean eragin kaltegarria dutela ziurtatzen den.

Langileak eskakizuna, eredu ofizialaren arabera aurkeztuko du eta, gainera, honako dokumentuak ere atxiki beharko ditu:

  • Langilearen egoerarekin bateragarria den beste lanposturik ez dagoenaren inguruko enpresaren Adierazpena.
  • Nortasuna eta eskubidea bermatzen dizkioten arrazoiak egiaztatzeko beharrezko dokumentuak. 

Non izapidetzen da?

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Erakunde kudeatzailearen (INSS edo ISM) edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen edozein zentrotan aurkeztu beharko dira.

Erakunde kudeatzailearen (INSS edo ISM) Zuzendari Probintzialak (interesduna bizi den probintziakoa) 30 eguneko epean ebazpena ebatzi eta jakinaraziko dio interesdunari.

Noiz hasten da prestazioa?

Besteren konturako langileak: eskubidea haurdunaldi bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratua eteten den egun beretik sortuko da.

Norbere konturako langileak: Erakunde kudeatzailearen edo Mutuaren serbitzu medikuek igorritako ziurtagiria igorri eta hurrengo egunetik.

Complementary Content
${loading}