Beste datu interesgarri batzuk.
- Hitzarmena indarrean sartu aurretik bi herrialdeetatik edozeinetan frogatutako aseguru-epealdiak, Hitzarmen honen babesean onartzen diren prestazioetarako eskubidea zehazteko kontuan hartuko dira.
- Hitzarmena indarrean sartu baino lehenagoko aseguru-epealdien gainjarpena gertatuz gero, herrialde bakoitzak bere legerian egiaztatutako epealdiak kontuan hartuko ditu prestaziorako eskubidea eta honen zenbateakoa zehazteko.
- Hitzarmenaren ezarpenak, indarrean sartu aurretiko datan gertatutako gertaerengatiko laguntzei eskubidea aztertzen uzten du; data horren aurretiko epeengatik ordainak ez dira burutuko.
- Hitzarmena indarrean sartu aurretik herrialde batek edo biek emandako pentsioak berrikusita izango dira, interesdunek hala eskatuz gero, Hitzarmena indarrean sartu eta gehienez urte bateko epean berrikuspen eskaria bideratzen bada. Halere, ordainketa bakar batetan oinarritutako prestazioak, edo epaitutakoan oinarrituta eratutakoak edo, Kolonbiaren kasuan, interesdunarekin akordiopetutakoak, ez dira berrikusiko.