Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean dauden prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmenaren ezarpena:

Espainiari dagokionez

Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazioei, ondorengo funtzionario publiko zibil eta militarren erregimenak salbu:

  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren kasuan
  • Amatasunagatiko eta haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioak
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, erretiroagatiko eta heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak
  • Ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazioak
  • Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen ondoriozko prestazioak

Dominikar Errepublikari dagokionez

Gizarte Segurantzaren Dominikar Errepublikako Sistemaren inguruko legediei eta Aseguru Soziala eta erretiro eta pentsio plan publikoak arautzen dituzten legedi bereziei, hauei dagokienez:

  • Pentsioak eta erretiroak
  • Zahartzaroagatiko, guztizko desgaitasunagatiko eta desgaitasun partzialagatiko prestazioak
  • Adin handiagatik kargua utzi ondorengo ordainsariengatiko prestazioak
  • Biziraupenagatiko prestazioak
  • Gaixotasunagatiko, amatasunagatiko eta edoskitzeagatiko subsidioak
  • Haur egonaldien zerbitzuak

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:

  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, behar izanez gero, Espainian eta Dominikar Errepublikan betetako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
  • Prestazio ekonomikoak jaso ahal izango dira nahiz eta interesduna Espainian edo Dominikar Errepublikan bizi edo egon.

Hala ere, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak eta aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak ez dira ordainduko onuraduna beste herrialdean bizi denean.

  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, emango zaion pentsioaren lehen ordainketetatik beste herrialdeko  Gizarte Segurantzak zor diona baino zenbateko handiagoko kopuruan egindako izaera bereko prestazioen ordainketei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango da.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Amatasunaren, haurdunaldiko arriskuaren, lanekoa ez den istripuaren edo gaixotasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasuna.

Kontingentzia horien ondoriozko prestazio ekonomikoak langileari aplikagarri zaion legediari dagokion herrialdeko erakundeak emango ditu.

Prestazio hauek onartzeko, behar izanez gero, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuko dira, betiere aldi berekoak ez badira. 

Ezgaitasun iraunkorra, erretiroa eta biziraupena

Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

• Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.

• Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu horretan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, emango dion herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Dominikar Errepublikako aldien baturaren artean dagoen proportzioaren arabera baizik (hainbanatutako pentsioa).

Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako  aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Bertakotzat hartuko dira beste herrialdekoak, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe

Bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldiak ez badira urtebetera iristen, horiek interesdunak prestazioa jasotzeko baldintzak biltzen dituen herrialdek batuko ditu. Hori jasotzeko eskubidea bi herrialdeetan izango balu, prestazioa langileak azken aseguru aldiak egiaztatzen dituen herrialdeak bakarrik emango du. Inolako kasuetan ezingo da pentsioaren likidaziorako "prorrata temporis" klausula aplikatu.

• Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

• Herrialdeetako bateko legediak prestazio osoa onartzeko aseguru aldien gehienezko iraupena eskatzen badu, guztizko zenbaketen kasuetan herrialde horretako erakunde eskudunak, pentsio hori lortzeko behar diren beste herrialdeko kotizazio aldiak bakarrik hartuko ditu kontuan.

• Aldien guztizkoak kalkulatzen direnean, derrigorrezko aseguru aldiekin batera egindako borondatezko aseguru aldiak egiaztatzen badira, pentsio teorikoa nahiz prestazio ekonomikoaren zenbatekoa borondatezko aseguru aldiak kontuan hartu gabe zehaztuko da.

Hala ere, jasotako emaitza handituko da, kontuan hartu ez diren nahitazko aseguru aldiei dagokienaren arabera. Gehikuntza hau herrialdeko legerian ezarrita dagoenaren arabera kalkulatuko da, zeinaren arabera nahitazko aseguru aldiak bete diren.

• Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratua badago edo bere aseguru aldietan oinarrituta herrialde horretako prestazio bat jasotzen badu. Biziraupenagatiko pentsioen onarpenerako, hildakoa beste herrialdeko legeriaren arabera aseguratuta zegoen edo pentsioduna zen kontuan hartuko da.

• Prestazioren bat aitortzeko aseguru aldi batzuk gertaera eragilea baino lehen bete izana eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak beste herrialdeko prestazioa aitortu baino lehen egiaztatzen baditu.

• Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.

• Espainiako pentsioa onartzeko Dominikar Errepublikako aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa izaera bereko pentsioetarako gertaera eragilearen datara arte urtero ezarritako errebalorizazioen arabera handiagotuko da.

• Erregimen berezi batzuetako onuretara sartzeko (esaterako, itsasoko edo etxeko langileak) lanbide edo enplegu berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.

• Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Dominikar Errepublikan egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Dominikar Errepublikako legediaren xedapen bereziak

• Kapitalizazio indibidualaren erregimenera afiliatutako pentsioaren kalkulua erretiroaren unean pilatutako funtsaren arabera egingo da.

Afiliatu horrek gutxieneko pentsioa jasotzeko eskubidea izango du Dominikar Errepublikako eta Espainiako pentsioen zenbatekoen batura gutxieneko pentsiorako iristen ez denean eta, herrialde bakoitzeko ekarpenen batura eskatutako gutxienekoaren berdina edo handiagoa denean, betiere ekarpen horiek aldi berekoak ez badira.

• Banaketa sistemara afiliatutako pentsioa egindako ekarpenen zenbatekoaren, horien kopuruaren eta batez besteko soldata kotizagarriaren arabera ezarriko da, kontsumitzaileen prezioen indizearen arabera eguneratuz.

Interesdunak eskubidea duen zehazteko, herrialde bakoitzean egindako ekarpenak batuko dira, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
 
Lan istripua eta lanbide gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}