Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Sistemaren honako prestazioei:

  • Gaixotasun arruntaren, lanekoa ez den istripuaren edo amatasunaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak.
  • Ezgaitasunagatiko, erretiroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Lan istripu eta lanbide gaixotasunengatiko prestazioak.
  • Familia-prestazioak.
Ukrainari dagokionez:

Populazioaren Gizarte Segurantzaren honako prestazioei:

  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko, haurdunaldi eta erditzeagatiko, haurraren jaiotzagatiko edo haurraren zaintzagatiko prestazioak.
  • Erretiroagatiko, ezgaitasunagatiko eta biziraupenagatiko prestazioa
  • Lan istripu eta lanbide gaixotasunengatiko prestazioak.
  • Heriotzagatiko subsidioa
  • Seme-alabengatiko familia-prestazioak.
  • Gizarte prestazioak.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Ukrainan betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jaso ahalko dira, interesduna Espainian edo Ukrainan bizi den edo bertan dagoen eraginik izan gabe.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Aldi baterako ezgaitasuna, Amatasuna, Jaiotza edo Haurraren Zaintza

Prestazio hauen onarpenerako, beharrezkoa bada, bi herrialdeetan egiaztatutako aseguru edo lan aldiak gehituko dira, eta gertaera eragilea gertatutakoan langilea aseguratuta zegoen herrialdean ordainduko dira baino ez.

Baliaezintasuna, Erretiroa eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

  • Interesdunak pentsiorako eskubidea duen begiratuko da, aseguru aldi propioetan oinarrituz, beste herrialdekoak gehitu gabe.
  • Era berean, aseguru aldi propioei, beste herrialdean ziurtatutakoak gehituko zaizkie eta prestazioa kalkulatuko da. Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Ukrainako aldien baturaren arteko proportzioaren arabera baizik.
  • Aurreko ataletan azaldutakoaren arabera kalkulatuko prestazioak alderatuko dira, eta interesdunarentzat faboragarrien dena onartu eta ordainduko dio herrialde bakoitzak.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Ukrainan egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Oharra:

Xedapen berezi bat dago, Espainian jatorria duten eta, Espainiako gerrate zibilaren ondorioz, adingabekoak izanda, SESB ohira bidalita izan zirenentzat, baita beraiekin joan ziren irakasle edo zaintzaileentzat ere; hauentzat, Espainiako pentsioen onarpenerako, Espainiako Gizarte Segurantzari urte batez kotizatu diotela onartzen da.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}