Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Suitza

Hitzarmen hau, 1970eko irailaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, data horretan bertan jarri zen indarrean.  

Arau orokor gisa, lekualdatutako langileak laneko jarduera garatzen ari diren lurraldeko legediaren mende daude. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan.

Europar Batasuneko edo Suitzako nazionalak ez diren langileentzat bakarrik da aplikagarria.

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batean jarduera egiten duten eta enpresak aldi batez jarduera Suitzan egitera bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan dagokion lekualdaketaren ziurtagiria eskatuko da.

Norbere konturako langileek ezin dute atal honetan xedatutakoaren arabera jardun Suitzarako lekualdaketetan Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantendu ahal izateko. Dena dela, beren eskaria "Bestelako salbuespenak" atalean ezarritakoaren arabera egin dezakete.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak eskaera TA.200 ereduaren  bidez egingo du "Gizarte Segurantzako Espainiako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako lekualdaketak" eta horrekin batera CH/E.1 formularioa aurkeztuko du "Lekualdaketa ziurtagiria", ale hirukoitza betez.

Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela egiaztatzen du, eta ondorioz, Suitzako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehieneko iraupena 24 hilabetekoa da

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bi urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua,  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, 17. Iart. EEE 1408/71 Araudiarena eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Suitzako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak TX/E. inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Baimendu beharreko epea

Luzapen gehieneko epealdia ez dago zehaztuta.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

    • Espainian egoitza duen garraio-enpresetako langile ibiltariak.
    • Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.

Baimena CH/E-1 ereduaren bidez igorriko da "Lekualdaketa ziurtagiria". Enpresak, ale hirukoitzean betetako formulario honekin batera, TA-200 eskaera ere aurkeztuko du.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.202 ereduaren bidez egingo du eskaera "1408/71 EEE Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk".

Suitzako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Afiliazio eta Prozedura Berezietako Diruzaintza Nagusiaren Azpizuzendaritza Nagusiak TX/E.1 formularioa igorriko du, baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

Suitzara doazen aire-lineetako langileei dagozkien eskaeren izapidetzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian egiten da (Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Nagusia), enpresak hala eskatuta, CH/E-1 formularioa igorriz "Lekualdaketa ziurtagiria", lekualdaketak iraungo duen epe guztirako balioko duena.

Asistentzia sanitarioa

Hitzarmenak laneko istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako osasun laguntza bakarrik biltzen du. Suitzako erakundeak hala eskatuta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Probintziako Zuzendaritzak igortzen ditu egoki diren ziurtagiriak.

   
En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
39919 CH-E.1,-(SUITZA) Descargar documento CH-E.1,-(SUITZA). Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento CH-E.1,-(SUITZA). Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,21 KB) 16/04/2008
Complementary Content
${loading}