Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena Gizarte Segurantzaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauetan aplikatzen da:

  • Baliaezintasunagatiko prestazio ekonomikoetan
  • Zahartzaroko prestazio ekonomikoetan
  • Biziraupenagatiko prestazio ekonomikoetan
  • Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunengatiko prestazio ekonomikoetan

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:

Horiek jasotzeko eskubidea izateko, beste edozein Estatu-kidetan betetako aseguru, kotizazio edo lan aldiak gehi daitezke, aldi horiek gainjartzen ez badira.

Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jaso ahal izango dira nahiz eta interesduna beste Estatu-kide bateko lurraldean bizi edo egon.

Estatu-kide bakoitzak bere prestazioak zuzenean onuradunari ordainduko dizkio. Hala ere, Estatu-kide batek prestazioengatik onuradunari zor dizkion zenbatekoetatik beste Estatu-kide batek ordaindutakoak baino handiagoak diren zenbatekoak kendu ahal izango dira. Kentze hori kenkaria egiten duen Estatu-kidearen legeriak ezarritako baldintzen eta mugen arabera egin ahalko da, hark gehiegi ordaindutako kopurua izango balitz bezala. 

Ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko zenbait Estatu-kidetako legeriek eskatutako baldintzak biltzen badituzte, bi herrialdeetatik jaso ahal izango dute pentsioa.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa eta Bizirautea

Estatu-kide bakoitzak ondoko eran aztertuko du pentsio-eskaera:

  • Estatu-kide bakoitzak interesdunari dagokion prestazioa aztertu eta onartuko du, Estatu-kide horretan betetako aseguru, kotizazio edo enplegu aldiak bakarrik kontuan hartuz.

Estatu-kideak akreditatutako aseguru, kotizazio edo enplegu aldiak bakarrik kontuan hartuz prestazioak jasotzeko eskubiderik ez bada lortzen, beste Estatu-kideetan betetako aseguru, kotizazio edo enplegu aldiak zenbatuko dira. Kasu horretan, ez da pentsio osoa emango, ondokoa baizik: pentsioa ematen duen Estatu-kideko aseguru, kotizazio edo enplegu aldien eta beste Estatu-kide batzuetan betetako aldien gehiketaren araberako ehunekoa (prestazio erreala edo proportzionalki banatua).

Hala ere, interesdunak guztia zenbatu gabe ere Estatu-kide baten pentsioa jasotzeko eskubidea izan arren, aukera dago prestazio hori jasotzeko eskubidea eskatzeko, beste Estatu-kideetako legeriaren mendean betetako aldiak zenbatuz. Eskaera hori bereiz egin beharko du Estatu bakoitzerako, eta ez da loturik egongo beste Estatu-kideekin.

  • Estatu-kide baten legeriaren mendean betetako aseguru, kotizazio edo enplegu aldien iraupena urtebetekoa baino laburragoa denean, baliteke Estatu horretan pentsioa jasotzeko eskubiderik ez izatea. Salbuespen kasutzat joko da. Kasu horietan, Estatu-kide horretako erakunde eskudunak ez du prestaziorik onartuko, hala ere, aipatutako aldiak kontuan hartuko dituzte, beharrezkoa bada, beste Estatu-kideetako erakunde eskudunek, eskubidea aitortzeko eta pentsioaren zenbatekoa zehazteko, haren legeriaren arabera.

    Estatu-kide bakoitzean egiaztatutako aldiak urtebetetik beherakoak badira, baina guztia zenbatuz Estatu-kide bateko edo batzuetako legeriaren arabera prestazioak jasotzeko eskubidea lortzerik balego, aldi horiek zenbatuko dira, baina ematen den prestazioaren zenbatekoa hainbanatuko da.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Estatu-kideetako baten legeriak aseguru, kotizazio edo enplegu aldien gehieneko iraupena eskatzen badu prestazio osoa onartzeko, haren zenbatekoa aseguru, kotizazio edo enplegu aldien araberakoa denean, Estatu-kide horretako erakunde eskudunak aipatutako gehieneko aldia bakarrik kontuan hartuko du, zenbatutako aldien iraupen osoaren ordez.

  • Aldi guztiak zenbatzean, Estatu-kide batean beste Estatu-kide bateko legeriaren mendean betetako borondatezko aseguru-aldiekin gainjartzen diren derrigorrezko aseguru-aldiak egiaztatzen badira, prestazioaren zenbateko teorikoa nahiz erreala finkatzeko, derrigorrezko aseguru-aldiak bakarrik hartuko dira kontuan. Hala ere, prestazioaren zenbateko erreala handituko du barne legeriaren arabera, aldi horiei dagokien zenbatekoan borondatezko aseguru-aldiak bete diren Estatu-kidearen erakunde eskudunak.

  • Pentsioa kalkulatzen duen Estatu-kideko erakundeak langilea bere legeriaren baitan dagoela ulertuko du, beste Estatu-kide batean aseguratuta badago edo bere aseguru-aldi propioetan oinarritutako pentsio bat jasotzen badu. Biziraute pentsioak onartzeko, beharrezkoa bada, hildakoak asegurua bazuen edo beste Estatu-kide baten pentsiorik jasotzen zuen kontuan hartuko da.

  • Estatu-kide bateko prestazio bat aitortzeko aseguru, kotizazio edo enplegu aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen bete izana eskatzen bada, baldintza hori betetzat joko da interesdunak beste Estatu-kide bateko prestazioa aitortu baino lehen egiaztatzen baditu.

  • Estatu-kide bateko araudian lan egiten duten pentsiodunen pentsioak murrizteko, eteteko edo atxikitzeko klausulak badaude, aplikatu egingo zaizkio nahiz eta lana beste Estatu-kide batean egin.

  • Estatu-kide baten legeriaren arabera, onura jakin batzuk lortzeko aseguru, kotizazio edo enplegu aldiak bete egin behar badira lanbide edo enplegu jakin batzuetan, beste Estatu-kide batean antzeko lanbide edo enplegu batean betetako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira aipatu onurak jaso ahal izateko.

  • Espainiako pentsioa onartzeko beste Estatu-kide batzuetan egiaztatutako egoitza eta aseguru aldiak batu behar izan badira, Espainiako prestazio teorikoa pertsonaren benetako kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da, Espainiako Gizarte Segurantzan egindako azken kotizazio ordainketaren aurreko bi urteak kontuan hartuta. Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartuko den erreferentzia-aldian beste Estatu-kideetako legeriaren araberako aseguru aldiak zenbatu behar direnean, aldi horietara gehien hurbiltzen den Espainiako kotizazio-oinarria erabiliko da (kontsumo prezioen indizearen arabera eguneratuko da).

    Horrela lortutako pentsioaren zenbatekoa ondorengo urte bakoitzerako kalkulatutako birbalorizazioen zenbatekoaren arabera gehituko da mota bereko pentsioetarako.

  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako aldiak beste Estatu-kide bateko legeriaren arabera zenbatu direnean, zenbaketa bera erabiliko da baita ere pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Aurrezkian eta kapitalizazioan oinarritutako Erregimenetarako berariazko xedapenak

Aurrezkian eta kapitalizazioan oinarritutako erregimenak dituzten Estatu-kideetan, Pentsio Funtsen Administrazio enpresa edo antzeko erakunde baten afiliatuek finantzatuko dituzte haien pentsioak dagokion Estatu-kidean, banako kapitalizazio-kontuan metatutako saldoarekin eta Estatu-kide horretako legerian ezarritako baldintzen arabera.

Hala ere, interesdunaren banako kontuaren saldoa ez bada nahikoa pentsioa likidatzen den Estatu-kideak ezarritako gutxieneko pentsio bermatuaren zenbatekoa finantzatzeko, beste Estatu-kide batzuetan gutxieneko pentsio hori dagokion proportzioan jasotzeko eskubidea izateko betetako aldiak zenbatu ahalko ditu.

Estatu-kide batean kapitalizazioko pentsio sistema batera afiliatuta dauden langileek, Estatu-kide horretako barne legeriak baimentzen badu, aipatutako pentsio-sisteman kotizatzen jarraituko du, beste-estatu-kide batean bizi diren denboraldirako. Hala ere, azken Estatu horretan kotizatzeko betebeharra ere bete beharko du.

Banakako kapitalizazio erregimenak indarrean dituzten Estatu-kideek baliaezintasuneko, zahartzaroko edo heriotzako prestazioak jasotzeko bideratutako funtsak transferitzeko mekanismoak ezar ditzakete.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legeriari dagokion Estatu-kideak zehaztuko du prestazioa jasotzeko eskubidea.

Complementary Content
${loading}