Proteccion de datos del Instituto Nacional de la Seguridad Social
| INFORMAZIO OSAGARRIA DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZ TRATAMENDUAREN ARDURADUNA | |
|---|---|
| TRATAMENDUAREN ARDURADUNA | Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala C/ Padre Damián 4 CP 28036 Madril, ESPAINIA |
| DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA |
Nola jar zaitezke harremanetan Datuak Babesteko Ordezkariarekin?
Gizarte Segurantzaren Administrazioaren Zerbitzu Juridikoaren Zuzendaritza Infanta Mercedes, 31, hirugarren solairua CP 28020 Madril, ESPAINIA delegado.protecciondatos@seg-social.es |
| TRATAMENDUAREN HELBURUA |
Zertarako erabiltzen ditugu zure datuak? Zure datuak eskaera hau aurrera eramateko eta, hala badagokio, aintzatetsitako prestazioa kudeatzeko erabiliko dira oro har. Harremanetarako eman dizkiguzun datuak jakinarazpenak eta Gizarte Segurantzari buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira beharrezkoak diren bitartean, bai zure edo onuradunen prestazioak kudeatzeko, bai beste fitxategi eta estatistika publikoen inguruko helburuetarako. |
| TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA |
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa? Datuak legezko arau batek baimendutako botere publikoen erabileran oinarrituz tratatuko dira ( Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren, aurrerantzean, TRLGSS, testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 66, 71, 72, 77 artikuluak eta bat datozenak). Gizarte Segurantzaren inguruko jakinarazpenak eta informazioa bidaltzeari dagokionez, tratamendua zure baimenaren baitan egongo da. Baimenik ematen ez bada, ezingo da horrelako bidalketarik jaso; hala ere, aipatu kanalen bidez eskaeren egoeren berri emateko eskubidea izango dugu. Jakinarazi nahi dizugu ez duzula zertan helbide elektronikorik eta mugikorreko telefono-zenbakirik eman, eta ez ematekotan, zure eskaera berdin izapidetuko dela. |
| DATUAK NORI UZTEA EDO HELARAZTEA |
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak? Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak bere funtzioak betetzeko lortzen dituen datu pertsonalek izaera erreserbatua dute eta soilik legez ezarritako helburuetarako erabiliko dira; ezingo dira, beraz, hirugarrenei laga edo jakinarazi, baldin eta ez badu TRLGSSaren 77 artikulua berariaz ezartzen diren kasuetakoren bat edo legezko beste edozein arautan adierazitako beste kasuetakoren bat helburu. Nazioarteko araudian oinarritzen den eskaera bat izanez gero, zure datuak atzerriko erakunde eskudunei eman ahal izango zaizkie zure eskaera izapidetu ahal izateko. |
| INTERESDUNEN ESKUBIDEAK |
Zein eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean? Emandako datu pertsonalei dagokienez, une oro eta datuak babesteko araudian ezartzen diren baldintzetan erabil ditzakezu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak, edo tratamendurako eman duzun baimena, beharrezkoa izan den kasuetan, indargabetu dezakezu. Horretarako Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro batean (CAISS) idatzi bat aurkeztu dezakezu edo posta elektroniko bat idatzi, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Datuak Babesteko Ordezkariari (bere datuak taula honen bigarren atalean daude). Eskatutakoa behar bezala kontuan hartu ez dela uste duzunean, jakinarazten dizugu aukera duzula erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. |
| JATORRIA |
Nola lortzen ditugu datu pertsonalak? Zure eskaeran emandako datuez gainera, beste administrazio eta erakunde batzuetako beste datu pertsonal batzuk biltzen ditugu araudiari jarraiki eta jarduera administratiboa arindu eta errazteko helburuarekin. Datu horiek lortzeko ekintzak legezko arauen baitan daude. |
Inicio