Cl@ve
Cl@ve identifikazio eta sinadura sistema bat da, eta Administrazioarekin harreman elektronikoak izateko balio du. Cl@ve sistemari esker, zure nortasun-agiriaz (NAN edo AIZ) eta pasahitzaz (PINa edo Iraunkorra) baliatuta, udalek, autonomia-erkidegoek edo SEPE, Zerga Agentzia edo Gizarte Segurantza bezalakoek eskainitako zerbitzu publiko digitalak erabili ahalko dituzu.
Cl@ve erabiltzen hasteko, lehenik sisteman erregistratu beharko duzu. Erregistro motak (oinarrizko maila edo maila aurreratua) zehaztu egingo du zein zerbitzutara sartu ahal izango zaren. Erregistro-maila aurreratua egitea gomendatzen dizugu.
Sisteman erregistratzeko, zure nortasun-agiria eta telefono mugikorra beharko dituzu.