Zer da NAN elektronikoa?
Nortasun Agiri Nazional elektronikoak titularraren nortasuna fisikoki eta digitalki egiaztatu ez ezik, dokumentuen sinadura-elektronikoa ere egiaztatzen du.
Abantailarik nagusiena da hirugarrenen aurrean erabiltzailea egiaztatzeaz gain, sinadura-elektronikorako aukera ematen duela. DNI (Nortasun Agiri Nazionala) berriak bitarteko telematikoen bidez izapide administratiboak eta merkataritzakoak segurtasunez, azkar, eroso eta berehala egiteko aukera ematen du.
Txartelean inprimatutako datu berberak dituen txipa du (norberaren datuak, argazkia, digitalizatutako sinadura, digitalizatutako hatz-marka), Benetakotasun eta Sinadura Elektronikoaren egiaztagiriekin batera.
Erantsitako aitortutako ziurtagiri-elektronikoek 30 hilabeteko indarraldia izango dute. Epe hau pasata, aitortutako ziurtagiri berriak luzatzea eskatu ahal izango da, Nortasun Agiri Nazionalaren txartel bera mantenduz indarrean dirauen bitartean.
DNI (Nortasun Agiri Nazionala) elektronikoaren bidez, komunikazio telematiko bateko solaskideen nortasuna bermatu ahal izango da, besteak beste ondoko eragiketetan: informazioa trukatu, datuetarako sarbidea, Internet bidezko erosketak, erakunde finantzario eta Administrazio Publikoekin izapideak egin. Era berean, laneko eremurako, ordenadore pertsonalerako eta duen informaziorako sarbidea hobeto kudeatzen laguntzen du.
DNI (Nortasun Agiri Nazionala) elektronikoari buruzko informazio gehiago lor daiteke Barne Ministerioaren ondoko orrialde honetan: http://www.dnielectronico.es