2020ko urriaren 6tik aurrera, Estatuko Klase Pasiboen erregimena integratu egingo da Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioan. Horretarako, behin-behinean atxikiko da Klase Pasiboen Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusia Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusira. Aurrekoa alde batera utzita, Ekonomiako eta Ogasuneko probintzia-ordezkaritzetan Klase Pasiboen atal bat egongo da oraindik, herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko Klase Pasiboak izapidetu edo kudeatzeari buruz.
Era berean, Klase Pasiboen Erregimenari buruzko edozein zalantza argitzeko, herritarrek eskura dute Klase Pasiboei buruzko ataria (www.portalclasespasivas.gob.es). Atari horretan informazio xehea eta eguneratua kontsulta daiteke Klase Pasiboen Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak kudeatzen dituen prestazio motei buruz. Gainera, beste ekintza batzuk ere egin ditzakete, hala nola prestazioak eskatzeko inprimakiak lortu edo prestazioak arautzen dituzten araudiak ezagutu. Era berean, "Zerbitzuak" fitxan aurretiko hitzordua eska dezakezu, aurrez aurreko arreta jaso dezazun, baita edozein kontsulta egin "Kontsulten postontzia" dagoen inprimaki zehatzaren bidez edo zure etorkizuneko pentsioaren zenbatekoa kalkulatu ere, laster erretiratuko den funtzionario bat bazara.