Kategoria:
> Gaia:
Lanpostuaren baldintzak langilearengan edo haurrarengan eragin negatiboa izan dezakeenaren mediku-ziurtagiria, oro har, INSSren, ISMren edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen zerbitzu medikoek igorriko dute, segun eta laneko arriskuak zein Erakundek estaltzen dituen.
Prozedura interesatuak eskatuta hasiko da, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuari eskatutako txosten baten bidez. Txosten horrek haurdunaldia eta erditzearen balizko data ziurtatu beharko ditu.
Horrez gain, besteren konturako langileek egiten duten jarduerari eta lanpostuaren baldintzei buruzko enpresaren ziurtagiri bat erantsiko dute, eta norberaren konturako langileek, egiten duten jarduerari buruzko aitorpena, bai eta jarduera horretan bere egoerarekin bateragarria ez den lan edo funtziorik, interesatuak egiteko modukorik, ez dagoenaren aitorpena ere.