Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera

Gaien hautagailua

Maiz egindako galderen atalean emaitzak ikusi ahal izateko, ezkerreko alboko menuan gaiak hautatu behar dira lehendabizi. Ondoren, lortutako emaitzak iragazteko irizpideak aplikatu ahalko dira.

1. Zein informazio eta zerbitzu daude eskuragarri bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruz?

Kontsulten atal honetan jasotako informazioaz gain, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzko galdera ohikoenei erantzuten diena, beste zerbitzu batzuk ere badaude:

  • Sarbide honetan, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzko legezko erregulazioaren alderdi garrantzitsuenen laburpena aurkituko duzu.
  • Eskuragarri duzu Bizitzeko gutxieneko errentaren simulagailua, bizitzeko gutxieneko errenta jasotzeko gutxieneko eskakizunak betetzen dituzun egiaztatu eta dagokizun gutxi gorabeherako zenbatekoa ezagutzeko.
  • Bizitzeko gutxieneko errenta eskatzeko, sartu Bizitzeko Gutxieneko Errentaren Zerbitzura gure egoitza elektronikoan.
  • Bizitzeko gutxieneko errentari buruzko informazio-telefono bat duzu: 900 20 22 22.

2. Bulego batera joan behar dut bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko?

Ez da beharrezkoa Gizarte Segurantzako bulego batera (CAISS) joatea bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko.

Guztion osasun eta segurtasunagatik, arriskurik ez hartzea gomendatzen dizugu, eta aurrez aurreko hitzordua ezinbestekoa denean soilik hartu.

Horregatik, oso gomendagarria da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) web zerbitzuak erabiltzea Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan. Webgune horretan, herritarrek, sakelako telefonoarekin, tabletarekin edo ordenagailuarekin, modu seguruan aurkez dezakete eskaera asteko edozein egunetan eta edozein ordutan, ziurtagiri elektronikorik edo Cl@ve-rik ez badute ere, eta joan-etorririk egin gabe


3. Nola aurkez dezaket nire eskaera Internet bidez?

Eskaera internet bidez aurkezteko, bi aukera dituzu:

Inprimaki bat eskaintzen dizugu, bertan zure informazioa eta, hala badagokizu, zure bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonena sar ezazun. Nortasun agiriaren eta eskabidea ebazteko behar diren agirien irudi bat erantsi beharko duzu.

  • Ziurtagiri elektronikoa edo cl@ve pasahitza baduzu,   bizitzeko gutxieneko diru-sarrera zerbitzua ziurtagiriarekin edo pasahitzarekin erabiltzea gomendatzen dizugu. PDF inprimaki batera helduko zara, bertan behar den informazioa sartzeko; aurreko kasuan bezala, zure nortasun agiriaren eta zure eskaera ebazteko behar diren dokumentuen irudi bat erantsi beharko duzu. Zerbitzu hau ziurtagiri elektronikoa edo cl@ve pasahitza duen beste pertsona baten bidez erabil dezakezu; hala bada, izapide honetarako pertsona hori zure izenean arituko da.


4. Zein epetan ebatziko da nire bizitzako gutxieneko diru-sarrerarako eskaera?

Eskaera ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, aurkezten denetik hasita.

Epe horretan ageriko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ukatutzat joko da, administrazioaren isiltasuna dela-eta. Halere, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak espresuki ebatziko ditu aurkeztutako eskaerak, aurkeztu zirenetik sei hilabete baino gehiago igaro badira ere. 2020ko abenduaren 31ra arte aurkeztutako eskaerek, onartuz gero, 2020ko ekainaren 1eko ondorio ekonomikoak dituzte.

Prestazioaren eskaera jaso ondoren, organo eskudunak, prestazioa onartu aurretik, egiaztatuko du bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate bateko kide diren onuradunek, aurkeztutako eskabidean aitortutako datuen arabera, ahultasun ekonomikoaren baldintza betetzen duten. Ez onartzeko ebazpena 30 eguneko epean emango da, eta aldez aurretik erreklamazio administratiboa egin ahal izango da; erreklamazio hori ez onartzeko arrazoiaren berri izatera mugatuko da. Eskabidea onartzeak ez du eragotziko hura ezestea, baldin eta, prozeduraren instrukzioan, entitate kudeatzaileak beste egiaztapen batzuk egiten baditu, eta horietan ondorioztatzen badu ahultasun ekonomikoaren baldintza ez dela betetzen.


5. Zer gertatzen da nire eskaerarekin beharrezko dokumenturen bat bidaltzea ahaztu badut?

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS) zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera ebazteko behar duzun dokumentazioa emateko eta aurkezteko epea emateko.

Kudeaketak arintzeko, oso garrantzitsua da zure eskaeran telefono-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat adieraztea, zurekin harremanetan jarri ahal izateko, zure ohiko etxeko helbideaz gain.


6. Zalantzaren bat badut, nola argitu dezaket?

Webguneko atal honetan, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzko informazio erabilgarria duzu.

Halaber, Gizarte Segurantzaren webgunean bertan atal zehatz bat dago, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzko informazio guztiarekin.

IMVren simulagailua ere erabil dezakezu, ematen diguzun informazioarekin prestazioa jasotzeko eskubidea duzun jakiteko eta, hala bada, dagokizun zenbatekoa ezagutzeko. Kontuan izan simulagailu hau zure eskura jartzen dugula soil-soilik informazioa emateko helburuarekin; beraz, emandako emaitzak ez dizu eskubiderik edo aukera handiagorik emango. Prestazioa eskatzeko, gure zerbitzu elektronikoen bidez egin beharko duzu eskaera, ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin edo horiek gabe.


7. Zer da bizikidetza-unitate bat?

Bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen dute: etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiek, ezkontza-loturaz edo izatezko bikote gisa loturik, edo bigarren mailara arteko odolkidetasunagatik  edo ezkontza-ahaidetasunagatik edo  adopzio-helburuetarako, edo familia-harrera iraunkorrarekin edo adoptatzeko helburuarekin bizi diren beste pertsona batzuek ere.

Prestazioaren onuradun izan daitezke, bizikidetza-unitatekoak izan gabe edo bizikidetza-unitatea independente batekoak izanik, aipatu ahaidetasun-lotura bat duten beste pertsona batzuekin etxebizitza berean bizi direnek. Horretako, kasu hauetakoren batean sailkatu beharko dira:

a) Genero-indarkeriaren biktima den emakume batek, ohiko familia-bizilekua utzi duenean, seme-alabekin edo adopzio aurreko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean dauden adingabeekin edo horiek gabe.

b) Banaketa-, deuseztatze- edo dibortzio-izapideak hasteagatik, edo modu formalean sortutako izatezko bikotea deuseztatzea eskatzeagatik, pertsona batek ohiko familia-bizilekua utzi duenean, seme-alabekin edo adopzio aurreko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean dauden adingabeekin edo horiek gabe. Elkarrekin bizitzeari utzi dioten formalizatu gabeko izatezko bikoteen kasuan, prestazioa eskatzen duen pertsonak egiaztatu beharko du, kasuak kasu, adingabekoen zaintza esleitzeko izapideak noiz hasi ziren.

c) Egiaztatzen denean etxebizitza utzi behar izan dela etxegabetze-aginduagatik edo istripuagatik edo ezinbestean bizitzeko egokia ez izateagatik, baita araudiak ezarritako beste kasu batzuengatik ere.

b) eta c) ataletan adierazitako kasuetan, unitate independente gisa hartuko dira soilik horietako bakoitzean adierazitako gertakarien jazotze-datatik hurrengo hiru urtetan zehar.

Aipatu ahaidetasun-lotura ez duten pertsonak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean, gutxieneko diru-sarreraren titularrak izan daitezke gizarte-bazterketa arriskuan dagoen edo dauden pertsonak; azken egoera hori gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute.

Bizikidetza-unitateak gutxienez  eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan eratuta egon behar dira, etenik gabe.

Titularrek, bizikidetza-unitate batean integratuta daudenean, gutxienez 23 urte izan beharko dituzte, edo adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izan beharko dute, baldin eta seme-alabak edo adingabeak badituzte adopzio aurreko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean, edo umezurtz absolutuak badira, baldin eta bizikidetza-unitateko kide bakarrak izanik 23 urte baino gutxiago badituzte.

9. Bakarrik bizi naiz, eta ez dago nire mende dagoen pertsonarik. Prestazioa jasotzeko eskubidea izan dezaket?

Bai, gutxienez 23 urte izan behar dituzu eta ezkongabe izan behar duzu (banantze edo dibortzio bidean zaudenean izan ezik), ez  eta beste pertsona batekin izatezko bikote izan ere.

Ez da eskatuko adinaren betebeharra, ez eta genero-indarkeriaren edo giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren adin nagusiko emakumeei edo adin txikiko emantzipatuei banantzeko edo dibortziatzeko izapideak hasi izana ere.

Autonomia-erkidegoetako adingabeak babesteko egoitza-zentroetatik datozen 18 eta 22 urte bitarteko pertsonek ere jaso dezakete, baldin eta adingabeak babesteko erakunde publikoen babespean egon badira adinez nagusi izan aurreko hiru urteetan, edo umezurtz absolutuak badira, eta bakarrik bizi badira bizikidetza-unitate batean sartu gabe.

Eskatzailea 30 urtetik beherakoa bada, eskaera egin aurreko bi urteetan, gutxienez, Espainian modu independentean bizi izan dela egiaztatu beharko du, autonomia-erkidegoetako adingabeak babesteko egoitza-zentroetatik datozen adinez nagusiak direnean izan ezik. Modu independentean bizi izan den pertsonatzat joko da egiaztatzen badu bere guraso, tutore edo hartzaileenaz beste bizileku batean eskariaren aurreko bi urteetan bizi izan dela eta aldi horretan gutxienez hamabi hilabetez, segidakoak edo ez, alta egoeran egon dela Gizarte Segurantzan, Estatuko Klase Pasiboetan edo Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen berezia ez den mutualitate batean.

30 urtetik gorakoa izanez gero, egiaztatu beharko dute eskaeraren aurreko urtean beren guraso, tutore edo hartzaileena ez den bizilekua dutela Espainian.

30 urtetik beherakoen kasuan, bizimodu independentearen baldintzak, eta, 30 urtetik gorakoen kasuan, gurasoenak ez den bizilekuaren baldintza ez dira eskatuko gurasoekin, tutoreekin edo hartzaileekin elkarbizitzeari utzi behar zaionean haien heriotzagatik. Era berean, ez zaie eskatuko genero-indarkeriaren biktima izateagatik beren ohiko bizilekua utzi dutenei, etxerik ez dutenei, banantze- edo dibortzio-izapideak hasi dituztenei edo giza salerosketaren eta sexu-explotazioaren biktima direnei.

Erabiltzaileek ez dute eskubiderik izango egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitario iraunkor baten prestazioa jasotzeko, genero-indarkeriaren biktima diren edo giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeek izan ezik.


10. Bizikidetza-unitateko zein kidek eskatu behar du prestazioa?

Jarduteko gaitasun juridikoa duen bizikidetza-unitateko edozein kidekeska dezake prestazioa, baina eskabidea kide guztien sinadurarekin aurkeztu behar da.

Gutxienez 23 urteko pertsona izan behar du. Seme-alabak balditu edo adingabeak adopzio edo familia harrera iraunkorrerako zaintza erregimenean baditu, prestazioa eskatu ahalko du, baldin eta adinez nagusia edo adingabe emantzipatua bada.

Bizikidetza-unitatearen izenean prestazioa eskatzen duen pertsonak bere gain hartuko du unitate horren ordezkaritza.


11. Bizikidetza-unitateko kide guztiek izan behar al dute legezko egoitza Espainian?

Bai, onuradun indibiduala izan nahiz bizikidetza-unitate bateko kidea izan, guztiek egiaztatu behar dute Espainian legez eta benetan egoitza dutela, jarraian eta etenik gabe, eskaera aurkeztu aurreko urtean, gutxienez, honako hauek izan ezik:

  • Jaiotzagatik, adopzioagatik, adoptatzeko edo familia harrera iraunkorrerako zaintzagatik bizikidetza-unitatean sartutako adingabeak.
  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak.

12. Espainiako egoiliarra izateari uzten diot atzerrira joaten banaiz?

Espainian ohiko egoiliar izaten jarraituko duzu, nahiz eta atzerrian 90 egun baino gehiagoko egonaldiak izan urte natural bakoitzean, edo egonaldien arrazoi justifikatua eritasuna bada.

Bizikidetza-unitateko edozein kideren atzerrirako bidaia eta egonaldia Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) jakinarazi behar zaio aldez aurretik, haren iraupena adierazita.

INSSri  hiru hilabetetik gorako bidaien edo joan-etorrien berri emateko betebeharra betetzen ez bada, prestazioaren ordainketa eten egingo da. Horrek ez du esan nahi bidezko zehapenak jarri behar ez direnik eta jasotako prestazioak itzuli behar ez direnik.

13. Nola ordaintzen da prestazioa?

Prestazioa hilero ordainduko da, prestazioaren titularraren kontu batera banku-transferentziaren bidez.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera besterenezina da. Ezin izanen da obligazioen berme gisa eskaini, ez eta osorik edo partzialki laga, ez konpentsazio edo deskontu gisa, ez atxikipen edo bahitura gisa ere, INSSk ordainketetan egin ditzakeen konpentsazioak izan ezik, jaso beharreko zenbatekoak finkatzeko irizpideen eta baldintzen arabera zegozkien zenbatekoak baino handiagoak jaso baditu.

16. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuraduna banaiz, ordaindu behar al dut sendagaien ekarpena?

Ez, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak salbuetsita daude erabiltzaileek prestazio farmazeutiko anbulatorioari egin beharreko ekarpenetik.


17. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuraduna banaiz, ordaindu behar al dut sendagaien ekarpena?

Ez, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak salbuetsita daude erabiltzaileek prestazio farmazeutiko anbulatorioari egin beharreko ekarpenetik.


18. Zer diru-sarrera eta errenta hartzen dira kontuan prestazioa onartzeko?

Ahultasun ekonomikoaren egoera onartzeko, aurreko ekitaldiko urteko diru-sarrera eta errenta konputagarrien hileko batez bestekoa hartuko da kontuan.

Aurreko ekitaldian ahultasun ekonomikoaren baldintza betetzen ez bada, apirilaren 1etik aurtengo abenduaren 31ra bitartean eskatu ahal izango da bizitzeko gutxieneko errenta jasotzeko eskubidearen aintzatespena, ahultasun ekonomikoaren egoera abian dagoen urtean gertatu bada.

Abian dagoen urtean sortutako ahultasun ekonomikoaren egoera frogatzeko, diru-sarreren baldintza betetzen dela soilik hartuko da kontuan. Horretarako, onuradun indibidualak edo, hala badagokio, bizikidetza-unitateak abian den urtean izan dituen diru-sarreren zati proportzionala hartuko da kontuan.

Nolanahi ere, abian den urterako errentak zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko langabeziagatiko prestazioak edo subsidioak, edozein motatakoak direla ere, txertatze errenta aktiboa barne, ez eta jarduera eteteagatiko prestazioa ere, urte horretan jasotzen badira, baldin eta, gutxieneko diru-sarreraren prestazioa jasotzeko eskaera egiten denean, prestazio edo subsidio horiek jasotzeko eskubidea iraungi bada agortzeagatik, uko egiteagatik edo, hala badagokio, eskubideari eusteko aurreikusitako diru-sarreren muga gainditzeagatik amaitzen bada, prestazio edo subsidio bat jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Halaber, eskaera egin aurreko ekitaldian onuradun indibidualak edo, hala badagokio, elkarbizitza-unitateak errenta eta ondarearen muga jakin batzuk gainditu ez izana eskatuko da.

Nolanahi ere, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa onartu eta hurrengo urtean, ordaindutako zenbatekoak erregularizatuko dira, Zerga Administrazioek duten informazioa kontuan hartuta, eta, hala badagokio, itzuli egingo dira bidegabe jasotako prestazioak.


16. Jaso al dezaket ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko esleipen ekonomikoa eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera?

Bi prestazioak bateraezinak dira.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen errege lege-dekretua indarrean sartzen denetik aurrera, ezin izango da beste eskaerarik aurkeztu seme-alaba edo adingabe bakoitzeko Gizarte Segurantzaren sistemaren konturako esleipen ekonomikorako, zeina iraungi egingo baita.


15. Zein betebehar hartzen ditut nire gain, bizitzako gutxieneko diru-sarrera jasotzeagatik?

Prestazioa jasotzen dutenek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eskakizunak egiaztatzeko eta prestazioa gordetzeko beharrezko dokumentazio eta informazio zehatza ematea, bai eta jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzen direla bermatzea ere.

b) Prestazioa aldatzea, etetea edo azkentzea eragin dezakeen edozein aldaketa edo egoera jakinaraztea, aldaketa edo azkentze hori gertatzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

c) Udal erroldan aipatutako titularrei edo bizikidetza-unitateko edozein kideri pertsonalki eragiten dion edozein helbide- edo egoera-aldaketa jakinaraztea, hori gertatzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

d) Bidegabe jasotako prestazioen zenbatekoa bueltatzea.

e) INSSri jakinaraztea, aldez aurretik, titularra eta bizikidetza hilabetez azpiko epealdi jarraituan-unitateko kideak atzerrira joaten badira, urte natural bakoitzaren barruan laurogeita hamar egun natural baino epe luzeagoan.

f) Urtero pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion aitorpena aurkeztea.

g) Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa laneko errentekin edo jarduera ekonomikoarekin bateragarri eginez gero, bateragarritasun hori eskuratzeko eta mantentzeko ezarritako baldintzak betetzea.

h) Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak sustatzen dituen gizarteratze-estrategietan parte hartzea.


21. ¿El complemento de ayuda para la infancia tiene la naturaleza de ingreso mínimo vital (IMV)?

Bai. Ondorio guztietarako, haurtzarorako laguntzaren osagarria bizitzeko gutxieneko errentatzat hartzen da, BGEren osagarria eta haren parte baita.

Horren arabera, bizitzeko gutxieneko errentarekin bateraezinak diren prestazio edo laguntzek ere izaera bera dute, nahiz eta haurrentzako laguntzaren osagarria bakarrik jaso.

Gainera, prestazioa onartu ondoren, bizitzeko gutxieneko errentaren prestazioaren onuradun guztiek, baita soilik haurrentzako laguntzaren osagarria jasotzen dutenek ere, urtero aurkeztu beharko dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.

20. Haurtzarorako laguntzaren osagarria eskatu behar dut?

INSSn eska dezakete, imv.seg-social.es helbidean, beren kideen artean adingabeak dituzten bizikidetza-unitateek, baldin eta bizitzeko gutxieneko errenta jasotzeko baldintza guztiak betetzen badituzte eta diru-sarrera konputagarriei, ondare garbiari eta aktiboen testari buruzko gehieneko mugak betetzen badituzte.

Gutxieneko errenta jasotzeko eskubidea baduzu, prestazioarekin batera jasoko duzu osagarria, eta ez duzu eskaera askerik aurkeztu beharko. Osagarria jasotzeko eskubidea besterik ez baduzu, aurkeztu bizitzeko gutxieneko errentaren eskaera ere.


19. Zer da haurtzarorako laguntzaren osagarria?

Haurtzaroko laguntzaren hileroko osagarria ordainduko zaie bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei, bizikidetza-unitatean dagoen adingabe bakoitzeko, dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean duen adinaren arabera eta zati hauekin bat eginez:

  • Hiru urtetik beherakoak: 115 euro.
  • Hiru urtetik gorakoak eta sei urte urtetik beherakoak: 80,50 euro.
  • Sei urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak: 57,50 euro.

Osagarri hori jaso ahal izango dute, halaber, eskabidea egin aurreko ekitaldian gutxieneko diru-sarrera bermatuaren % 300 baino gutxiago duten bizikidetza-unitateek, baldin eta haien ondare garbia orokorrean ezarritako mugen % 150 baino txikiagoa bada, eta, gainera, bizikidetza-unitaterako ezarritako aktibo ez-sozietarioen muga betetzen bada.

Osagarria tramitatzeko, eskatu bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezarritako edozein bidetatik, bai BGDrekin batera jasotzeko eskubidea baduzu, bai bereizita jasoko baduzu.


Complementary Content
${loading}