Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Iraungipena

Bada alarguntza-pentsiorako eskubidea mantentzerik berriro ere ezkontzean?

Bada alarguntza-pentsiorako eskubidea mantentzerik, nahiz eta pentsioduna berriz ere ezkondu, betiere ondoko baldintzak egiaztatzen badira:

  • 61 urtetik gorakoa izatea eta erabateko ezintasun iraunkorreko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik izatea edo %65 baino gehiagoko elbarritasuna egiaztatzea.

  • Alarguntza-pentsioa pentsiodunaren diru-iturri nagusia edo bakarra izan behar da. Diru-iturri nagusitzat joko da, beronen zenbatekoa, gutxienez, pentsiodunaren urteko diru-sarreren %75 denean.

  • Ezkondutakoek urtean edozein izaeratako diru-sarrerak izatea, alarguntza-pentsioa barne, betiere urteko zenbatekoan indarrean den LGS  zenbatekoaren bikoitza gainditzen ez dutenean.

Noiz iraungitzen da familiartekoen aldeko pentsioa?

  • Iloben eta neba-arreben kasuan, zurztasunagatiko arrazoi berberengatik.

  • Aurreko ahaide, seme-alaba eta 45 urtetik gorako neba-arrebak direnean:
    • Ezkontzean.
    • Heriotza.
    • Desagertutako langilea istripuan ez zela hil egiaztatzean.
Complementary Content
${loading}