Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Itsasoko Gizarte Institutua

C/ Génova, 24 - 28004 - MADRID.

Telefonoa: 91 700 66 00.

Zer da Itsasoko Gizarte Institutua?

Itsasoko Gizarte Institutua zuzenbide publikoko erakunde bat da, nortasun juridiko propioa duena, nazio-mailakoa, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren zuzendaritzapean eta tutoretzapean jarduten duena, eta Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatu Idazkaritzari atxikita dagoena.

Zeintzuk dira bere eskumenak?

  • Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko prestazioetarako eskubideak kudeatzea, administratzea eta aintzatestea.

  • Diruzaintza Nagusiarekin elkarlanean, enpresen inskripzioa egitea, afiliazioa, langileen altak eta bajak kudeatzea, zergak biltzea eta kotizazioak kontrolatzea. 

  • Itsasoko langileen eta euren onuradunen osasun-laguntzaz arduratzea lurralde nazionalean. - Itsasoko langileen osasun-laguntzaz arduratzea ontzian bertan eta atzerrian, bere bitartekoak erabiliz, besteak beste, Irrati-Mediku zentroa, Datu Bankua, Atzerriko Zentroak, Osasun Itsasontziak eta jar daitezkeen bestelakoak, edo gaixorik diren edo istripuren bat izan duten langileen ebakuazioa edo aberriratzea hitzartuz. 

  • Itsasoko langileentzako osasun-informazioa, heziketa eta Ontziko Osasun Gida banatzea, ontziratu aurreko azterketa medikoen praktika, ontziko osasun-neurrien eta baldintza higienikoen azterketa eta kontrola, eta eskuordetutako prebentzio-medikuntza eta osasun-heziketako bestelako funtzioak. 

  • Itsasoko langileak prestatzea eta sustatzea eta ontzi edo portuetan itsasoko langileen eta euren familiartekoen ongizatea artatzea (nazionalak edo atzerritarrak), Lanaren Nazioarteko Erakundearen 138. Gomendioaren arabera.

  • Lanaren Nazioarteko Erakundearen 9. Hitzarmenaren arabera, Enpleguko Institutuarekin elkarlanean, hots, Estatuko  Enplegu Zerbitzu Publikoarekin, azken honi dagozkion ekintzak sustatzea, baldin eta itsasoko langileentzako badira, langabeziagatiko prestazioen kudeaketan zein itsasoko langileak kolokatzean.

  • Azterketak egitea, informatzea edo arau edo egitasmoen proiektuak proposatzea eta itsas arrantzako sektorean eragina duten nazioarteko hitzarmenak egiten elkarlanean aritzea.

Complementary Content
${loading}