Baldintzak
Langabeek programan barne hartu ahal izango dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte programan hasteko eskaera egin zen datan:
- Gutxienez hilabete bat pasa izana laguntza edo prestazio hauetakoren bat amaitu zenetik: langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioa, Laneratzeko Errenta Aktiboa (RAI); Babes eta Laneratzeko Aldi Baterako Programa (PRODI); Langabeziagatiko Babesa Agortzen duten Pertsonentzako Prestakuntzazko Eguneratze Profesionalaren gaineko Programa (PREPARA). Ez da agortutzat hartuko zigor edo baja baten ondorioz iraungitzen denean, onuradunari egotzi liezazkioken kausengatiko eskubidean.
- Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile moduan izen emanda egotea 2017ko maiatzaren 1ean. Baldintza hau betetzat joko da baldin eta langileak, aipatu datan enplegu-eskatzaile moduan izenik eman gabe ere, izen-ematea eten badu besteren konturako lan bat egiten ari delako; kontratu horrek 90 egun baino gutxiago iraun beharko du.
- Enplegu-eskatzaile moduan izen emanda egotea 270 egunetan zehar programan hasteko eskaera-dataren aurreko hemezortzi hilabete lehenago.
- Eskubiderik ez izatea ordaindutakoaren araberako babesa edo langabeziagatiko laguntza-babesa jasotzeko, edo laneratzeko errenta aktiboa.
- Besteren konturako lan bat nahi gabe utzi beharra izatea lehenengo puntuan adierazitako azken eskubidea agortu baino lehenago. Horrez gain, aipatu eskubidea amaitu ondoren lan eginez gero, egin den azken lana nahi gabe utzi behar izango da.
- Batetik, hileko zenbaketan lanbide arteko gutxieneko soldataren ehuneko 75 gainditzen ez duen inolako errentarik ez izatea, ez-ohiko bi ordainsariren zati proportzionala kontuan hartu gabe, eta bestetik, familia-erantzukizunak egiaztatzea. Puntu honetan, ez dira kontuan hartuko laguntzarekin bateragarriak diren jarduerak egiteagatik lortzen diren errentak.
- Lehenengo puntuan adierazitako prestazio eta laguntzaren bat agortu ostean edonolako gutxieneko errenta, lan-ordainsari edo edozein Administrazio Publikok emandako antzeko laguntza sozialen bat jasoz gero, gutxienez hilabete igaro behar izango da errenta horiek jasotzen utzi zenetik programa honetan hasteko eskaera egin baino lehenago.
- Aktibatzeko betebeharra betetzea.
Programa honetan ez da langabetutzat hartuko programan hasteko eskaera-datan lanaldi partzialean besteren kontura lanean ari dena.
Programan hasi eta jarraitzeko, langabetuek baldintza hauek bete beharko dituzte