Europar Osasun Txartela (EOT)

Europako Osasun Txartela (EOT) agiri pertsonal eta besterenezina da, eta eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun zerbitzuak jasotzeko, Europako Eremu Ekonomikoan (1) edo Suitzan egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, helmuga herrialdeko legeriaren arabera, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

Europako Osasun Txartelak (EOT) ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren. Bestalde, dokumentuak ez du balio zuk bizilekua beste Estatu kide batera aldatuz gero.

Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es

EOT eskatu dezakete

Espainiako legeriak eta Gizarte Segurantzako Erkidegoko Araudiak eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten eskubideen titularrak eta haien ardurapean dauden onuradunak.

Eskakizuna eta Berritzea

Internetez, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez (sede.seg-social.gob.es). Ez da beharrezkoa ziurtagiri digitala izatea zerbitzu hori erabiltzeko.

Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroak (CAISS), aurretik hitzordua eskatuta hautatutako CAISSen, edota Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Probintzia zein Tokiko Zuzendaritzetan, osasun prestazioak esportatzeko eskubidea frogatzeko dokumentuak eman behar direnean.

EOT eskatzeko modua edozein dela ere, gehienez ere 5 eguneko epean bidaliko da Gizarte Segurantzaren Datu Basean gordeta dagoen helbidera. Horregatik, ezinbesteko baldintza da datu hori eguneratuta edukitzea, agiria ez baita inoiz eskura emango.

EOT igortzea posible ez denean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean, EOTren Behin Behineko Ordezko Ziurtagiria eskatu ahalko duzu.

Baliotasuna

Europako Osasun Txartelak (EOT) txartelak berak adierazten duen iraungitze-datara arte balio du. Indarraldian EOT txartela erabili ahal izateko, hura jasotzeko momentuan erabiltzaileak zituen baldintzak mantendu beharko dira. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Garrantzitsua da Europako Eremu Ekonomikoko (1) edozein herrialdetara edo Suitzara joan aurretik EOT bat duzula egiaztatzea, eta itzultzeko aurreikusi duzun data haren indarraldiaren barruan sartzen dela. Hala ez bada, eskatu EOT berri bat zure egonaldian osasun estaldura ziurtatzeko.

(1) EOT onartzen duten herrialdeak:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.

Inprimatzeko informazio-oharra


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Nota informativa para imprimir Descargar documento Nota informativa para imprimir. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,402 KB) 25/02/2020
Complementary Content
${loading}