Kategoria: Onuradunak / Baldintzak
> Gaia:
Jarduera jakin batean lan-istripua gertatzen bada eta langilea, bere enplegu- edo jarduera-aniztasuna dela eta, beste enpresa batean edo Gizarte Segurantzako beste Erregimen batean egongo balitz, prestazioak modu honetan aintzat hartuko dira:
a) Beste jarduera edo enplegua besteren kontura bada, lan-istriputzat hartuko da.
b) Beste jarduera norbere kontura bada:
- Istripu bat bada, ez da lan-istriputzat hartuko.
c) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:
- Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), gaixotasun arruntzat joko da.
e) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:
- Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), lan-istriputzat joko da. Laneko gaixotasunak lan-istriputzat hartzen dira, betiere norbere konturako erregimen berezian kontingentzia profesionalak estalita badaude, eta hori guztia 1273/2003 Errege Dekretuko 3.2 c) artikuluak eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 115.2.e) artikuluak hauen artean finkatzen duen identitateari jarraiki.
LANALDI PARTZIALEKO LANGILEA ETA LANGABEZIAGATIKO PRESTAZIOA JASOTZEN DUENA
Lanaldi partzialeko kontratua eta langabeziagatiko prestazioa jasotzen duen langile batek jasandako lan-istripua, istriputzat hartuko da lanaldi partziala dela eta, baina kontingentzia arruntetik ondorioztatua langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituenez, egoera horretan Gizarte Segurantzako kotizazioan ez direlako lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagozkien kuotak sartzen.