Irisgarritasuna

Web erabilerraza

Gizarte Segurantzaren web orriak herritar guztientzat edukien erabilerraztasuna bermatzeko konpromisoa hartu du, Administrazio Publikoen web orrietarako Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legeak xedatutakoa betez, eta ekainaren 22ko herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoari buruzko 11/2007 legearen 4.c) artikuluan ezarritako erabilerraztasun eta diseinu unibertsaleko printzipioak betez, W3C (World Wide Web Consortium)k informatzeko, ikertzeko eta web erabilerraztasunean lana sustatzeko sortutako WAI (Web Accesibility Initiative) erakundeak emandako jarraibideak errespetatuz.

WAIk hiru erabilerraztasun maila ezartzen ditu: "A", "A" bikoitza eta "A" hirukoitza. Maila horietako bakoitzak zenbait jarraibide edo printzipio betetzea dakar.

Gaur egun, Gizarte Seguratzaren web orriak "A" bikoitzaren maila lortu du edukien erabilerraztasunari dagokionez. Programa honekin egiaztatu da: TAW (Web Erabilerraztasunaren Testa), web orrietatik.

Lorpenak:

  • Orriaren egitura: Edukien orrietarako, goiburuaren eremurako eta orri-oinerako formatu komuna erabili da diseinua egiteko. Horrela, dokumentuen aurkezpenra eta nabigaziora ohitzen lagundu da, egitura argi eta ordenatuaren bidez.
  • Testu edukietan erabilerraztasuna: Web erabilerrazaren edukiak jasotzen diren txantiloi guztiak WAIren erabilerraztasun irizpideei jarraituz sortu dira.
  • Irudiak: Atzealdearen eta irudien artean kontraste nahiko handia jarri da, kolore-konbinazio egokien bitartez. Irudiei testu alternatiboak gehitu zaizkie, pantailako irakurgailuek irudi horiek interpretatzea ahalbidetzeko erabiltzaileei. Funtzionalitate hori irudien bisualizazioa beren nabigatzailetik desgaituta dutenentzat ere erabilgarria da.
  • Hizkuntzaren identifikazioa: Txertatutako orri eta dokumentuetan, hala badagokie, hizkuntza identifikatzen da.
  • Javascript kodea: Javascript kodea duten orriak erabilerraztasun jarraibideen arabera sortu dira, ongi bistaratzeko.
  • Taulak: Web orrian dauden taula guztiei ahots nabigatzaileek behar bezala interpretatzeko eta linean ondo irakurtzeko beharrezko kodea gehitu zaie.
  • Eskura daitezkeen PDFen argitalpena: Webean sartuko diren PDFak erabilerraztasun arauak jarraituz berrikusiko dira.
  • Estandarrak betetzea: Atari hau garatzeko HTML 5 gramatika eta CSS 3 estilo-orriak erabili dira.


Etorkizuneko erabilerraztasuneko plana

Gizarte Segurantzak lanean jarraitzen du laster bere Web orriko edukiak WAIaren  erabilerraztasuneko "A" hirukoitzari egokitzeko eta ahalik eta hiritar gehiagori iritsi ahal izateko.

Complementary Content
${loading}