Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Asistentzia mailako prestazioak eta gizarte mailako diru-laguntzak

Laguntzeko Dirua

 Itsasoko lanagatiko aintzat hartutako eta babesgarriak diren egoerak, itsas eta arrantzako lanaren
 
ondorio direnak dira ondoko hauek:

  • Naufragio edo itsasoko istripuagatiko norberaren bagajearen galera.

  • Ontzian heriotza edo desagerpena.

  • Gorpuen lekualdaketa.

Itsasoko Gizarte Institutuak, herri iru-laguntzen eremuan, egoera hauei urteko deialdien bidez gizarte izaera zuten diru-laguntzen bitartez zuzentzen zituen. 869/2009 Errege Dekretuak argitaratu bezala, uztailaren 2koa, haiek Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren laguntzarako dirua bezala emango dira.

Onuradunak

 

Laguntzeko dirua  jasoko dute:
 
A) Itsasoko langileak Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan daudenak.


B) Senideak eta antzerakoak, ondorengo ordenean:

  • Langileekin eta euren kargura bizi diren odolkidetasun, afinitate edo adopzioagatiko ezkontide eta ahaideak, bigarren gradurainokoak barne, seme-alaben kasuan elkarbizitza eza ezkontzako banantze edo diortzioagatiko epai irmoagatikoa denean izan ezik.
  • Ezkontidea izan barik, antzeko afektibitate harremana eta bere kargura bizi denak. Laguntza hauen onuradun izateko, gutxienez urte beteko etengabeko elkarbizitza egiaztatu beharko dute.
  • Aurreko ataletan sartutako onuradunak, eskubidea sortzen duena hildakoan, eta zehaztutako ordenean.

 

Baldintzak

 

  • Alta egoeran edo antzerakoan egotea Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian arazoa edo babestutako egoera gertatzen denean, 116/1969 Legearen, abenduaren 30ekoa, eta 24/1972 Legearen, ekainaren 21ekoa, jasotako testu berridatziaren 40.4 artikuluak dioenaren aurka egin gabe, non Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezia arautzen den.

 

  • Babesten diren egoeretariko batean dagoela ziurtatu.
     

Eskaerak

 

Eskaerak Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan aurkeztuko dira, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Lan eta Gizarte Gaietarako Aginduan argitaratutako ereduarekin bat eginez (TAS) urtarrilaren 15eko 29/2008.

 

gizarte mailako diru-laguntzak

Gizarte-mailako diru-laguntzak itsasoko langile, hauen onuradun eta pentsiodunentzat dira, eta Gizarte Segurantzako arauzko prestaziorako eskubiderik berez sortzen ez duten egoerei erantzuteko ezarrita daude, edota honen aitorpenak, eskubidea sortuz gero, suertatu gastuaren zenbateko osoa asetzen ez duenean.

Urteko deialdia  Laneko eta Gizarte Gaien Aginduaren arabera (TAS 4218/2005), abenduaren 25ekoa, oinarri arautzaileena (2006ko urtarrilaren 11ko 9. alea Estatuko Aldizkari Ofiziala BOE ) eta bere aplikazio-eremutik kanpo geldituko dira gizarte zerbitzuen eremuan gaitasunak transferitu dituzen Autonomia Erkidegoetan.
 
Gizarte izaera duten diru-laguntzak ondorengo egoeretan emango dira, beharra dagoenean, senideren bat falta denean, gaixotasunarengatik, ezintasunarengatik edo beste arazoren batengatik diru beharrean daudenetan, gizartean barneratzeko eta normaltasun sozioekonomikoa lortzeko egoeretan:

  • Ekonomia-kolokatasun egoeran direnak.
  • Ospitale mailako arreta behar duten gaixo- psikikoak.
  • Internamendu mailako tratamendua behar duten toxikomanoak eta drogazaleak.
  • Hezkuntza berezia behar dutenak.

Onuradunak

Gizarte mailako diru-laguntzen onuradunak dira:

  • Gizarte Segurantzaren Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren esparruko itsasoko langileak eta hauen parekoak, baita Erregimen honetako pentsiodunak ere. Deialdi honetarako, ez da kontuan hartuko langilea aipatu Erregimenean altan edo altaren pareko egoeran izatea, betiere ondokoen bidez Erregimenarekiko lotura egiaztatzen badu:

    • Jarduera-epeak aipatutako Erregimen Berezian.
    • Itsasoko sektorean enplegu-eskatzailetzat izena emanda izatea.
    • Langabeziagatiko prestazio edo subsidiorako eskubiderik ez izatea, edo berau jasotzeko epea agortuta izatea.

  • Langileekin eta euren kargura bizi diren odolkidetasun, afinitate edo adopzioagatiko ezkontide eta ahaideak, bigarren gradurainokoak barne, seme-alaben kasuan elkarbizitza eza ezkontzako banantze edo diortzioagatiko epai irmoagatikoa denean izan ezik.

  • Ezkontidea izan barik, antzeko afektibitate harremana eta bere kargura bizi denak. Laguntza hauen onuradun izateko, gutxienez urte beteko etengabeko elkarbizitza egiaztatu beharko dute.

  • Eskubidearen titularra hil ostean, aurreko paragrafoetan diren onuradunak, betiere hildakoarekin eta bere kontura bizi zela egiaztatuta, seme-alaben kasuan elkarbizitza eza ezkontzako banantze edo dibortzioagatiko epai irmoagatikoa denean izan ezik.

Baldintzak

  • Babestutako egoeraren batean izatea egiaztatzea.
  • Onuradunak bere kasa edo berarekin elkarbizi eta bere kargura direnenek, baliabide nahikorik ez izatea egoerak eragindako gastuei aurre egiteko, bere egoera sozioekonomikoari kalte egin gabe.
  • Armadore, langile autonomo eta erregimen berezian kotizatzen dutenek, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean direla egiaztatzea.
  • Altan edo altaren pareko egoeran izan ezean, eskaera aurreko bost urteetan gutxienez ehun eta laurogei eguneko kotizazio-epea babesturik dutela egiaztatzea.

Eskatzaileak laguntza finkatzeko, aurreko paragrafoetan aipatu baldintzak betetzeaz gain, helburu honetarako zehaztutako kredituen barne izateko, aldeko gizarte mailako balorazioa lortu beharko du.

Eskaerak

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duena, eta eskaerak Itsasoko Gizarte Institutuko Probintzia edo Tokiko Zuzendaritzetan aurkeztuko dira,1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan agindutakoari kalterik egin gabe.

Aukeraketa prozedura bat baino gehiago izango dituen eta urte batean ebatziko den deialdia denez, urtean eskakizunak aurkezteko epea aurtengo urriaren azken laneguna  izango da.

Complementary Content
${loading}