Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Enplegua babesteko gizarte-neurriak indartu eta sendotzeari buruzko urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuak langile autonomoak babesteko onartutako neurriak

5) Autonomoek jarduera etetegatiko ez ohiko prestazioaren luzapena (2/2021 ELDren bigarren xedapen iragankorra)

5) Jarduera osoa aldi baterako eteteak eragindako langile autonomoei jardueraren etetegatiko ohiko prestazioa luzatzea, jarduera eten behar izan zutenean enplegua babesteko gizarte-neurriei buruzko irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 13. artikuluko 1. atalean jasotako COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako erabakiaren ondorioz ( urtarrilaren 26ko 2/2021 ELDren bigarren xedapen iragankorra).


Ezaugarriak

Enplegua babesteko gizarte-neurriei buruzko irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 13.1 artikuluan jasotako COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako erabakiaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten beharrean izanik 2021eko urtarrilaren 31n jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa jasotzen zuten langile autonomoek hori jasotzen jarraitu ahalko dute betekizun eta baldintza berberetan, jarduera etenda irauten duen denboran eta neurriak kentzea erabakitzen den hilabetearen azken egunera arte, edo 2021eko maiatzaren 31ra arte, azken data hori lehenagokoa bada.



4) Denboraldiko langileentzako jarduera etetegatiko aparteko prestazioa (urtarrilaren 26ko 2/2021 ELDren 8. artikulua).

4) Denboraldiko langileentzako jarduera etetegatiko aparteko prestazioa (urtarrilaren 26ko 2/2021 ELDren 8. artikulua).


Ezaugarriak

  • Denboraldiko langileak dira 2018. eta 2019. urteetan euren lan bakarra Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian burutu izan denean, urte horietako bakoitzean gutxienez 4 hilabetez eta gehienez 6 hilabetez.
  • Langile autonomo batek 2018. eta 2019. urteetan lan bakarra burutu izan duela onartuko da gizarte segurantzako erregimen batean norbere konturako langile gisa alta emanda egonik alta hori ez denean izan 120 egun baino gehiagotan urte horietan.
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.


Baldintzak


a) Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa altan eta kotizatzen egotea gutxienez 4 hilabetez eta gehienez 6 hilabetez 2018. eta 2019. urteetan, betiere aldi hori, gutxienez, bi hilabetekoa bada urtearen lehen zatian.
b) 2021. urteko lehen seihilekoan ez egotea besteren konturako langile gisa altan edo altaren pareko egoeran dagokion gizarte segurantzako erregimenean 60 egunez baino gehiagoan.
c) 2021. urteko lehen seihilekoan diru-sarrera garbietan ez lortzea fiskalki zenbatu daitezken 6.650 euro baino gehiago.
f) Gizarte Segurantzako kuota guztien ordainketan eguneratuta izatea. Hala ere, eskakizun hori ez bada betetzen, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio autonomoari zor dituen kuotak 30 eguneko epe luzaezinean ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.


Zenbatekoa

  • Prestazioaren zenbatekoa Autonomoen edo Norbere konturako Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian burututako jardueragatik kotizatzen den gutxieneko kotizazio-oinarriaren %70en baliokidea izango da.


Kotizazioa

  • Prestazioa jaso bitartean ez da kotizatzeko betebeharrik izango, eta langilea altan edo altaren antzeko egoeran egongo da Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean.
  • Kotizatzeko betebeharrik ez den kotizazio horiek entitateek hartuko dituzte bere gain, dagokion prestazioen aurrekontuen kargura.


Eskatzeko epea. Eskubidearen sorrera eta iraupena


Araututako jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa 2021eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin jasoko da eta 4 hilabeteko gehieneko iraupena izango du, eskabidea otsailaren lehen hogeita bat egunen barruan aurkezten bada, betiere. Bestela, eskabidea aurkeztu ondorengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta iraupena 2021eko maiatzaren 31ra arte izango da.


Bateraezintasunak


Prestazio hori ez da bateragarria izango besteren konturako edozein lanekin eta onuraduna jasotzen legokeen Gizarte Segurantzako edozein prestaziorekin, norbere kontura burututako jarduerarekin bateragarria izatekotan izan ezik. Era berean, ez da bateragarria izango norbere konturako lanarekin eta bere jarduerari itxierak eragin dion sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin, baldin 2021eko lehen zatian jasotzen diren diru-sarrerak 6.650 eurotik gorakoak badira.
Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

3) Norberaren konturako lanarekin bateragarria den jarduera eteteagatik prestaziorako eskubidea (2/2021 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 26koa, 7. artikulua)

3) Norberaren konturako lanarekin bateragarria  den jarduera eteteagatik prestaziorako eskubidea (2/2021 Errege Lege  Dekretua,  urtarrilaren 26koa, 7. artikulua)


Ezaugarriak


Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan aurreikusitako jarduera eteteagatik prestazioa eskatu ahal izango dute langile autonomoek, baldin eta 2/2021 Errege Lege Dekretuan eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 330.1 artikuluaren a), b), d) eta e) ataletan ezarritako baldintzak betetzen badira.


Baldintzak

  • 2021eko lehen seihilekoan, norberaren kontura egindako jardueraren sarrera konputagarriak % 50  baino gehiago murriztu direla frogatzea, 2019ko  bigarren seihilekoarekin alderatuta, eta 2021eko seihileko horretan 7.980 eurotik gorako etekin garbiak (fiskalki konputagarriak) ez izatea.
    Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2019ko bigarren seihilekoan alta egoerako aldia hartuko da kontuan, eta proportzio berean alderatuko da 2021eko lehen seihilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin.
    Beren kargura langile bat edo gehiago dituzten langile autonomoen kasuan, prestazioa eskatzeko unean, beren gain hartutako laneko eta Gizarte Segurantzako betebehar guztiak betetzen dituztela frogatu beharko dute.
  • Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian afiliatuta egotea eta alta egoeran egotea.
  • Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 338. artikuluak jarduera uzteagatik azaltzen duen gutxieneko kotizazio-aldia beteta izatea.
  • Erretirorako kotizaziopeko pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langile autonomoak horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu gabe izan ezean.
  • Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Halere, jarduera eteten den unean baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari hogeita hamar eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.


Iraupena


Prestazio hori gehienez ere 2021eko maiatzaren 31  arte jaso ahal izango da, baldin eta langileak horretarako eskubidea badu, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 338. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Orobat, 2021eko maiatzaren 31 arte jasoko dute prestazio hori,  2021eko otsailaren 1ean horretarako eskubidea sortzen duten langile autonomoek, baldin eta aipatutako aginduan aurreikusitako eteteko eskubidea 2021eko maiatzaren 31 baino lehen agortzen bazaie, eta horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Egun horretatik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 330. artikuluko baldintza guztiak betetzen badira bakarrik jaso ahalko da jarduera eteteagatik prestazio hori.


Eskaera aurkezteko epea eta eskubidearen sorrera


Mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak egingo dute prestazioaren onarpena, behin-behinean, eta 2021eko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, otsailaren lehenengo hogeita bat egun naturalen barruan eskatzen bada; bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2021eko irailaren 1etik aurrera erregularizatu beharko da.


Kotizazioa prestazioa jasotzen den bitartean 


Langile autonomoak, prestazioa jasotzen ari den bitartean, kotizazio guztiak ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, dagokion kotizazio-oinarriari indarrean dauden tasak aplikatuz.


Prestazioaren zenbatekoa


Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarri arautzaileari ehuneko 70 aplikatuko zaio, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 339. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Jarduera etetearen prestazio ekonomikoaren oinarri arautzailea kalkulatzeko, 2021eko otsailaren 1etik aurreko elkarren segidako hamabi hilabeteetan kotizatu den oinarrien batez bestekoa hartuko da.

Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langileari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduera eteteagatik prestazioa bateragarria izan daiteke besteren konturako lan batekin, baldin eta norbere konturako lanetik eratorritako sarrera garbiak (fiskalki konputagarriak) gehi besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarrerak ez badira LGSren zenbatekoa baino 2,2 aldiz handiagoak. Zenbateko hori kalkulatzean kontuan hartu behar da, besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarrerek ezin dutela gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25.
Kasu horretan, jarduera eteteagatik prestazioaren zenbatekoa gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 50 izanen da.

2) Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa autonomoentzat, jarduera etetegatiko ohiko prestazioa jasotzeko eskubidea ez dutenean (2/2021 Errege Lege Dekretuaren 6. art.)

2) Langile autonomoentzako ezohiko prestazioa jarduera eteteagatik, 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako jarduera etetegatiko ohiko prestazioa edo urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera eteteagatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez badute (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 6. artikulua).


Ezaugarriak

  • 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako jarduera etetegatiko ohiko prestazioa edo Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera etetegatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez duten langile autonomoak.
  • 2021eko otsailaren 1etik aurrera, prestazio hori jasotzen egonik jarduera eteteagatik kotizatzen ez leudeken langile autonomoak kotizatzera behartuta egongo dira, kontzeptu horregatik, prestazioa jasotzea amaitzen den ondorengo hilabetetik aurrera.
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Baldintzak


1. Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa altan eta kotizazioen ordainketan egunean egongo da 2020ko apirilaren 1a baino lehen.
2. Ez izatea eskubiderik 2/2021 Errege Lege Dekretuaren  7. artikuluan arautzen den jarduera etetegatiko prestazioa edo urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera etetegatiko prestazioa jasotzeko.
3. 2021eko lehen hiruhilekoan ez izatea norbere konturako jardueragatik fiskalki zenbatu daitezken 6.650 eurotik gorako etekin garbirik.
4. 2021eko lehen hiruhilekoan norbere konturako jardueragatik fiskalki zenbatu daitezken etekin garbiak 2020ko lehen hiruhilekoan izandakoak baino gutxiago izan direla egiaztatzea.
Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko kontuan hartuko da 2020ko lehen hiruhilabeteko alta aldia, eta 2021eko lehen hiruhilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin alderatuko da, proportzio berean.


Zenbatekoa


  • Oro har: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50.
  • Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko bizikidetza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %40.


Kotizazioa


  • Prestazioa jasotzen den bitartean langile autonomoa altan baina kotizatzeko betebeharretik libre egongo da dagokion erregimen berezian.
  • Langile autonomoa kotizatzetik libre egongo den aldia kotizatzen dena bezala hartuko da, eta aldi horri dagozkion kotizazioak entitateek hartuko dituzte bere gain, dagokion kotizazioaren aurrekontuen kargura.
  • Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.
  • Jarduera eteteagatik ezohiko prestazio hori jasotzen duen langile autonomoak kotizazioaren gehieneko iraupenaren eta kenkariak aplikatzeko gainerako baldintzen gainean izango duen eskubidea ez da aldatuko ezohiko prestazio hori jasotzeagatik.


Eskatzeko epea. Eskubidearen sorrera eta iraupena


Jarduera etetegatiko ezohiko prestazio hori 2021eko otsailaren1etik aurrerako ondorioekin jasoko da eta 4 hilabeteko gehieneko iraupena izango du, eskabidea otsailaren lehen hogeita bat egunen barruan aurkezten bada, betiere. Bestela, eskabidea aurkeztu ondorengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta iraupena 2021eko maiatzaren 31ra arte izango da.


Bateraezintasunak

  • Prestazioa ez da bateragarria izango besteren kontura egindako lanagatik ordainsaria jasotzearekin, besteren konturako lanarengatiko diru-sarrerak LGSren baino 1,25 gutxiago direnean izan ezik.
  • Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
  • Bere jarduerari itxierak eragin dion sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
  • Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.


Iraungipena


Prestaziorako eskubidea iraungi egingo da hori jasotzen den bitartean arau honen 7. artikuluan jarduera etetegatiko prestaziorako edo urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta ondorengoetan jarduera eteteagatik arauturik den prestaziorako ezartzen diren betekizunak betetzen direnean, interesdunak dagokion prestazioa eskatzeko duen eskubidearen kalterik gabe.


1) Aldi baterako jarduera-eteteak eragindako autonomoen etetegatiko ezohiko prestazioa (2/2021 Errege Lege Dekretuaren 5. art.)

1) Langile autonomoentzat jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa, COVID-19 birusaren hedapenari eusteko neurri gisa agintari eskudunaren ebazpenaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten badute.  (Urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 5. art.).


Ezaugarriak

  • Agintaritza eskudunak jarduera eteteko hartutako erabakia COVID-19 birusaren hedatzeari eusteko neurri gisa.
  • 2021eko otsailaren 1etik aurrera.
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Baldintzak

a) RETAn edo, hala badagokio, RETAMARen afiliatuta eta altan egotea 2021eko otsailaren 1a baino lehen.
b) Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan eguneratuta egotea.

Zenbatekoa

  • Oro har: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50.
  • Familia ugariko kideak, familia-unitatearen edo antzekoaren diru-sarrera bakarrak etendako jardueratik datozenean: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50 gehi zenbateko horren %20.
  • Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko bizikidetza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %40, eta ez da aplikagarria izango familia ugarien atalean aurreikusitako zenbatekoa.

Kotizazioa

  • Jarduera etenda egoten den bitartean langile autonomoa altan baina kotizatzeko betebeharretik libre egongo da dagokion erregimen berezian. Kuotak ordaintzetik libre izango da jarduera eteteko neurria onartzen den hilabetearen lehen egunetik hasi eta neurri hori kentzen den hilabetearen azken egunera arte, edo, data hori lehenagokoa bada, 2021eko maiatzaren 31ra arte.
  • Langile autonomoa kotizatzetik libre egongo den aldia kotizatzen dena bezala hartuko da, eta aldi horri dagozkion kotizazioak entitateek hartuko dituzte bere gain, dagokion kotizazioaren aurrekontuen kargura.
  • Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.
  • Jarduera eteteagatik  ezohiko prestazio hori jasotzen duen langile autonomoak kotizazioaren gehieneko iraupenaren eta kenkariak aplikatzeko gainerako baldintzen gainean izango duen eskubidea ez da aldatuko ezohiko prestazio hori jasotzeagatik.

Eskatzeko epea. Eskubidearen sorrera eta iraupena

Eskubidearen aitortza eskatu beharko da jarduera ixtearen akordioa edo ebazpena indarrean sartzen den ondorengo hogeita bat egun naturalen barruan.

Prestaziorako eskubidea, berriz, agintaritza eskudunak jarduera ixteko neurria hartzen duen ondorengo egunetik aurrera sortuko da, eta neurri hori kentzea erabakitzen den hilabetearen azken egunean amaituko da, edo 2021eko maiatzaren 31n, azken data hori baino aurrekoa bada.

Eskabidea aurkezten bada horretarako ezarritako epetik kanpo, prestaziorako eskubidea eskabide-datatik aurrera sortuko da. Kasu horietan, langilea kotizatzeko betebeharretik salbuetsita geratuko da prestazioa eskatu deneko hilabetearen lehen egunetik.

Bateraezintasunak

  • Prestazioa jasotzea eta besteren konturako lan bat egiteagatik jasotako ordainsaria bateraezinak dira, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerek LGSaren zenbatekoa bider 1,25 gainditzen ez badute.
  • Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
  • Itxierak eragindako sozietatetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
  • Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.
Complementary Content
${loading}