Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erantzunkidetasuna bularreko haurraren zaintzan

2019/03/07an argitaratu da enplegu eta okupazioan emakume eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua. Indarrean jarriko da 2019ko apirilaren 1ean, bai jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioetarako, bai jaiotza, adopzio eta ama biologikoa  ez den aita-amagatiko baimenetarako (gertaera eragileak 2019/04/01az gero). Errege Lege Dekretu honetan Langileen Estatutuan (ET) eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (EBEP) dauden aldaketak biltzen dira, baita Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren  Testu Bateginekoenak  ere, hots, langileen eskubideak   berdintzeko  urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege-Dekretuak (TRLGSS) onartutakoan ageri direnak.

II. tituluaren VII. kapituluaren izena aldatzen da (lehenago aitatasunari buruzkoa) eta bularreko haurra zaintzeko erantzukidetasuna izena jarri zaio. Gainera, 183 eta 185 bitarteko artikuluetan prestazio ekonomiko berriaren erregimen juridiko ezartzen da, orain bularreko haurra zaintzeko erantzukidetasuna gauzatzea izenekoa eta 2019ko martxoaren 8an indarrean jarriko dena.

Prestazio hori   Sistemaren erregimen guztietako ekintza babeslearen barruan biltzen da.

Babestutako egoera

Babestutako egoera gisa ulertuko da bi aita-amek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek bularreko haurra zaintzeko lanaldia ordu erdiz murrizten dutenean, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateratuaren 37.4 artikuluaren laugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, iraupen eta erregimen berdinean, biek lan egiten duten kasuan, bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenetik hamabi hilabetera arte.

Lanaldi-murrizketa hori langileen eskubide indibiduala da, eta ezingo zaio eskubide hori beste gurasoari, adoptatzaileari, zaintzaileari edo hartzaileari eman.

Bularreko haurraren zaintzaren erantzukizuna gauzatzea, aita-amek, adoptatzaileek, zaintzaileek edo hartzaileek lan egiten duten enpresek egiaztatuko dute lanaldi-murrizketa egiaztagiri bidez.

Dokumentazio horrek bete beharko dituen baldintzak zeintzuk diren zehaztuko da araudian.

Onuradunak/baldintzak

Onuradunak:

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean barne hartzen diren langileak Etxeko Langileen Sistema Bereziko langileak eta besteren konturako langileen Nekazaritzako Sistema Berezikoak; baita Ikatz Meatzaritzako Erregimen Bereziko langileak ere.

Ez zaie funtzionario publikoei aplikatuko. Azken hauek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko testu bateginaren 48.f) artikuluan eta hori garatzen duen araudian ezarritakoaren baitan egongo dira.

Baldintzak:

  • Gertaera eragilearen unean altan edo altarekin parekatutako egoeran egotea.

    • Gertaera eragilea gisa ulertuko da bi aita-amek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek bularreko haurra zaintzeko lanaldia ordu erdiz murrizten dutenean, iraupen eta erregimen berdinean, biek lan egiten duten kasuan, bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenetik hamabi hilabetera arte.      

  • Eskatzen diren kotizazio-aldiak egiaztatzea, aita-amen adinaren arabera:
    • Hogeita bat urte baino gutxiagoko langileak: ez da gutxieneko kotizazio eperik eskatuko.          
    • Hogeita bat eta hogeita sei urte arteko langileak: gutxienez laurogeita hamar egun kotizatuta izango dituzte gertaera eragilea hasi aurreko zazpi urteetan, edo laurogei bizi profesional osoan zehar.
    • Hogeita sei urte baino gehiagoko langileak: gutxienez ehun eta laurogei egun kotizatuta izango dituzte gertaera eragilea hasi aurreko zazpi urteetan, edo hirurehun eta hirurogei egun kotizatuta lan-bizitza osoan zehar.    

Pertsona onuraduna zehaztea

Bi aita-amek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek prestazioen onuradunak izateko baldintzak betetzen dituztenean, batek baino ez du izango eskubidea aipatu prestazioa jasotzeko.

Prestazioaz noiz gozatu

  • Lanaldiaren murrizketa bularreko haurra jaio eta bederatzigarren hilabetean has daiteke, hamabigarren hilabetera arte, baina gertaera eragilea jazo ostean, lanaldi-murrizketak berdin iraungo du bi aita-amentzat, egun-kopuru berdinarekin.
  • Lanaldi-murrizketa egunekoa izango da eta ezingo da asteka metatu. Beraz, astean 40 orduz lan egiten duen pertsona bati (5 egunez), gutxienez 2 ordu eta erdiz murriztuko zaio astean lanaldia (ordu erdi  eguneko)
  • Erditze anizkoitza bada, aita-ama bakoitzak eskubidea izango du erantzukidetasunagatiko prestazioa jasotzeko, seme-alaba bakoitzagatik bana.
  • Bestalde, adierazi behar da Erakunde Kudeatzaile honek ordu erdiko lanaldi-murrizketari dagokion prestazioa ordainduko duela. Hau da, langileak nahi bezain beste denbora murriztu ahal izango du bere lanaldia (ordu erdi, ordu bete, bi ordu...), baina INSSak ordu erdiko murrizketa baino ez dio ordainduko, prestazio honetarako babestutako egoera delako, TRLGSSaren 183 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Prestazio ekonomikoa subsidio bat izango da, eguneko sortzapenekoa, kontingentzia arruntengatik eragindako aldi baterako ezgaitasunagatiko prestaziorako ezarrita dagoen oinarri arautzailearen  %100 izango dena eta lanaldiak izango duen murrizketarekiko proportzionala: gertaera eragilea hasi baino lehenagoko hilabeteko kotizazio-oinarria  (lanaldiaren murrizketa) edo aldi baterako kontratuen kasuan hiru hilabete lehenagoko kotizazio-oinarriak.

Iraungipena

Prestazioa iraungi egingo da adingabeak hamabi hilabete betetzen dituenean.

Kudeaketa

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS), oro har.
  • Itsasoko Gizarte Institutua (ISM),  Itsasoko Erregimen Berezian dauden langileak direnean.

Ordainketa

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS) edo, hala badagokio,  Itsasoko Gizarte Institutua (ISM)

Prestazio honetan ez da IRPF zergarik ordainduko, Nafarroan izan ezik.


Bateraezintasunak

Prestazio hau ez da bateragarria izango lan-harremana etetea eragiten duen bestelako edozein subsidiorekin.


Complementary Content
${loading}