Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Solicitudes

Ondoren aipatuko diren dokumentuen jatorrizkoa aurkeztu beharko da, eta horien kopia bat, parekatu ahal izateko. Ez da kopiarik aurkeztu beharko nortasun-agirietarako;  nahikoa izango da jatorrizkoa aurkeztearekin.

Atzerriko erakundeek igorritako dokumentuak badira, Espainian baliagarriak izateko lege-baldintzak bete beharko dituzte.

KASU GUZTIETAN:

  • Aita-ama eskatzailearen eta beste aita-ama eskatzailearen nortasun-egiaztagiria eta, egotekotan, baita legezko ordezkariarena ere, indarreko dokumentu hauen bidez:

    • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
    • Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia),  AEAT ek eskatzen duena ordainketarako.
    • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio. 

  • Enpresa-ziurtagiria, aita-ama bakoitzarena, eta honako hau agertuko da bertan:

    • Langilearen lanaldi-murrizketaren hasiera- eta amaiera-datak, Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluaren laugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
    • Asteko ohiko lan-ordu kopurua.
    • Lanaldi-murrizketaren ehunekoa.
  • Familia-liburua edo, nahi izanez gero, Erregistro Zibilean seme-alabaren inskripzio ziurtagiria edo adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo harrera iraunkorra gauzatzen duen ebazpen judizial edo administratiboa.
  • Guraso bakarreko familien kasuan: Guraso bakarra dagoela adierazten duen familia-liburua edo bi guraso baldin badaude, horietako baten heriotza-ziurtagiria, edo bietako batek familia utzi duela aitortzen duen ebazpen judiziala.

Complementary Content
${loading}