Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea

Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.

Minbizia edo gaixotasun larriren bat duen haien ardurapeko adingabea zaintzeko lanaldia murrizten duten guraso, adopzio-hartzaile edo hartzaileentzako prestazio ekonomikoa.

Subsidioaren xedea da interesdunek beraien ardurapean dauden seme-alabak edo adingabeak zuzenean,etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko, lanaldia murriztean, eta horren ondorioz haien soldata jaistean, diru-sarrerak izaten duen galera orekatzea.

Prestazio hori Gizarte Segurantzaren Sistemaren ekintza babeslearen barruan sartzen da 2011-01-01az geroztik. Ezin zaie aplikatu funtzionario publikoei, haiek urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 49.e) art.-an ezarritakoari jarraitzen diote eta. Araudi horren bitartez, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen da.

Complementary Content
${loading}