Onuradunak / Kontratuak
2013-04-01etik aurrera, erretiro mota hau hartu ahal izateko baldintzak aldatzen dira . Hala ere, aurreko legeria aplikatuko zaie Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren laugarren xedapen iragankorraren, 5.atalaren eraginpean daudenei.
Onuradunak / baldintzak
Besteren konturako langileek, Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenetan barne hartutakoek eta bazkide langileek edo kooperatibetako lan bazkideek GSLOren 215.artikuluan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzaren ordaindutakoaren araberako erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte, erretiro partziala hartu ahal izango dute honako baldintza hauetan:
Erretiro partziala errelebo kontraturik gabe:
-
Gutxieneko adina: kasu bakoitzean aplikatu beharreko erretiro-adin arrunta (benetako urteak, erretiro-adinaren murrizte-koefizienteak aplikatu gabe).
-
Lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko kontratua izan dezakete.
-
Lanaldiaren murrizketa: gutxienez %25 eta gehienez % 75 murriztu ahal izango da.
-
Gutxieneko kotizazio epea: 15 urte, eta horietatik 2 gertaera eragilearen aurreko 15 urteen barruan sartuta egon beharko dira.
-
Enpresako antzinatasuna: ez da eskatzen.
- Errelebo kontratua: ez da eskatzen.
Erretiro partziala errelebo kontratuarekin:
Baldin eta aldi berean errelebo-kontratu bat egiten bada Langileen Estatutuaren (LE) 12.6 artikuluan aurreikusitako moduan, lanaldi osoko langileek erretiro partziala hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen badituzte:
-
Lanaldi osoko kontratua izan beharko dute.
-
Aldi berean errelebo-kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa egitea.
- Gutxieneko adina (erretiro-adinaren murrizketarik gabe): gertaera eragilearen egunean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko erretiro-adin arrunta baino gehienez hiru urte gutxiago beteta izatea.
-
Lanaldi-murrizketa:
-
Gutxienez %25ekoa eta gehienez %75ekoa izango da. Portzentaje horiek konpara daitekeen lanaldi osoko langile baten lanaldiari dagokionez ulertuko dira.
Erretiro partziala ohiko erretiro-adinekiko bi urte baino lehenago hartzen bada, lehenengo urteko lanaldi-murrizketa ehuneko 20 eta 33 artekoa izango da. Kasu horietan, bigarren urtetik aurrera, alderdiek lanaldiaren murrizketa aldatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan ezarritako tarteen barruan.
-
Laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarria den kasuetan, lanaldi murrizketa gutxienez % 25ekoa eta gehienez % 75ekoa, edo % 85ekoa izango da errelebo kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa bada.
-
-
Gutxieneko kotizazio epea:
-
33 urteko kotizazio efektiboak, aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan hartu gabe. Soilik ondorio horietarako, nahitaezko soldadutza aldia edo ordezko gizarte prestazioaren aldia, edo emakumezkoen nahitaezko zerbitzu soziala, zenbatuko da, urtebeteko gehienezko mugarekin.
-
30 urte kotizatuta izatea, aparteko ordainsarien zati proportzionala eta nahitaezko soldadutza edo ordezko gizarte prestazio aldia kontuan hartu ahal izan gabe, laugarren xedapen iragankorra, 5. atala, aplikagarri zaienentzat.
-
25 urte, % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa duten pertsonen kasuan, 2013- 01-01etik aurrera.
-
- Enpresako antzinatasuna: gutxienez, 6 urte erretiro partzialaren dataren aurreko berehalakoak izango dira. Xede horrekin, LEren 44. artikuluan aurreikusitako baldintzatan enpresaren ondorengotza egon bada, enpresan edo talde bereko kide diren enpresetan izan duen antzinatasuna zenbatuko da.
- Erretiro partzialeko kotizazioa:
laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarri ez den kasuetan, erretiro partzialak dirauen bitartean, enpresak eta langileak, hala badagokio, langileak lanaldi osoan lanean jarraituz gero legokiokeen kotizazio oinarria kotizatuko dute.
Errelebo-kontratuak eta lanaldi partzialekoak
Erretiratu behar den langilearen lanaldi partzialeko kontratuaren berezitasunak:
-
Idatziz eta eredu ofizialean formalizatuko da.
-
Kontratuan agertu beharko dira lanaldi partzialeko kontratuaren osagaiak, bai eta langileak lehen egiten zuen lanaldia eta lanaldi murrizketaren ondorioz sortzen dena ere.
-
Kontratua egiteak ez du ekarriko langileari dagozkion eskuratutako eskubideak eta antzinatasuna galtzea.
Errelebo-kontratuaren berezitasunak:
-
Idatziz formalizatuko da, eredu ofizialean, eta bertan nahitaez jaso beharko dira ordeztutako langilearen izena, adina eta inguruabar profesionalak, bai eta errelebistak beteko duen lanpostuaren ezaugarriak ere.
-
Erretiro partziala hartzen duenak erretiroa hartzeko adin arruntera iritsi baino lehen hartzen duenean erretiro partziala, enpresak errelebo-kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa hitzartu beharko du aldi berean.
Errelebo-kontratuak indarrean egon beharko du erretiro partzialaren ondorio-datatik erretiro partziala iraungi eta hurrengo bi urteak arte, gutxienez. Kontratua epe hori baino lehen iraungitzen bada, enpresariak beste errelebo-kontratu bat egin beharko du, iraungitakoaren baldintza berberetan. Enpresariak betebehar hau betetzen ez badu, berak itzuli beharko du pentsiodunak lanaldi partzialean jaso duen pentsioa.
Errelebo-kontratua langabezian dagoen langile batekin edo enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat hitzartuta duen langile batekin egingo da. Aldizkako kontratu finkoa ere egin ahal izango da, araudi bidez ezarritako baldintzetan.
Erreleboa hartzen duen langilearen lanpostua ordeztutako langilearena bera edo beste bat izan daiteke. GSLOaren laugarren xedapen iragankorraren 5. idatz-zatia aplikatu behar zaienentzat, erreleboa hartzen duen langilearen lanpostua ordeztutako langilearena edo antzekoa izan daiteke, hau da, lanbide-talde berari edo kategoria baliokideari dagozkion eginkizunak betetzea.
Nolanahi ere, erreleboa hartzen duen langilearen eta erretiro partziala hartzen duenaren kotizazio-oinarriak bat etorri beharko dira; hala, erreleboa hartzen duen langileari dagokiona ez da izango erretiro partzialeko pentsioa arautzen duen oinarri-aldiaren azken 6 hilabeteei dagozkien kotizazio-oinarrien batezbestekoaren % 65 baino txikiagoa.
Langileak erretiro partziala hartzen duenean, ohiko erretiro-adinera iritsitakoan, errelebo-kontratua egin ahal izango da, eta haren lanaldia erretiro partziala hartu duenak hutsik utzitakoa izango da, gutxienez.
Errelebo-kontratu hori mugagabea edo iraupen mugatukoa izan daiteke. Azken kasu horretan, kontratuaren iraupena bat etorriko da erretiro partzialak irauten duen denborarekin eta, nolanahi ere, gutxienez urtebetekoa izango da.
Errelebo-kontratua langabezian dagoen langile batekin edo enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat hitzartuta duen langile batekin egingo da.
Erreleboa hartzen duen langilearen lanpostua ordeztutako langilearena bera edo beste bat izan daiteke.
-
Aurreko bi kasuetan, erreleboa hartzen duen langilearen lan-ordutegiak ordeztutako langilearena osatu ahal izango du, edo harekin batera lan egin.
Lanaren eta pentsioaren arteko benetako bateragarritasunak lan-denbora metatzea ahalbidetuko du, asteko egun-alditan, hileko asteetan, urteko hiletan edo beste denbora-tarte batzuetan, banakako itunean edo, hala badagokio, negoziazio kolektiboan, haren adierazpen guztietan, lantokiko akordioa barne, xedatutakoaren arabera, eta ezein eremutan haren erabilera mugatu edo eragotzi gabe.