Itsasoko Langileen Erregimen Berezia.
Espainian, Erregimen Bereziaren onuradunek Itsasoko Gizarte Institutuaren (IGI) eskutik jasotzen dute osasun-laguntza funtsean, baldin eta eskumen hori transferitu gabe badu Autonomia Erkidegoak. Edonola ere, Kudeaketa Sanitarioko Institutuak (INGESA), Autonomia Erkidegoen Osasun Zerbitzuak eta itunpeko laguntzak kudeatzen eta osatzen dute esandako eskumena. IGIren osasun-laguntza transferituta duten Autonomia Erkidegoetan, azken horien ardurapean egongo da.
Ontziratutako langileek, Espainian ainguratuta badaude, aurreko eredua jarraituko dute. Itsaso zabalean Irrati-Mediku Zentrora, Atzerriko IGI Zentroetara eta Esperanza del Mar eta Juan de la Cosa osasun-ontzietara zuzendu daitezke aholku eske. Ontzi horiek osasun-laguntza zuzena eskaintzen dute beren ekintza-eremuko gaixoentzat.
Atzerrian lanean ari diren itsasoko langileek Dakar (Senegal), Nouadhibou (Mauritania), Seychelleak eta Walvis Bay (Namibia) hirietako Laguntza Zentroen bitartez jasoko dute IGIren osasun-laguntza.
IGIren berezko baliabiderik gabeko herrialdeetan (Europar Batasunetik kanpokoak eta osasun-laguntzarako aldebiko hitzarmenik ez dutenak) laguntza enpresariaren ardurapean egongo da, zeinari sorturiko gastuak ordainduko baitizkio IGIk, betiere kopurua 137,03 eurotik gorakoa eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioak ezarritako mugara artekoa denean, gaixotasun arrunt edo laneko zein lanez kanpoko istripu kasuetan (baldin eta IGIk azkenengo hori aseguratzen badu).
Europar Batasuneko herrialdeetan enpresariak osasun-gastuak itzultzeko eskatu ahal izango du, 1408/71 eta 574/72 Araudietan ezarritakoaren arabera.
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
- Beste prestazio batzuk.
- Oinarrizko araudia.
Erregimen honen aplikazio eremuan sartzen diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa