Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) zerbitzu komunen zorroaren edukia maiatzaren 28ko 16/2003 Legean eta irailaren 15eko 1030/2006 EDren 2. artikuluan araututa dago.
Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) zerbitzu komunen kartera hainbat teknika, telnologia eta prozeduraz dago osatuta, horien artean daudela ezagutza eta esperimentazio zientifikoan oinarritutako metodoak, jarduerak eta baliabideak, zeinen bitartez osasun prestazioak gauzatzen diren. Modalitate hauek ditu:
a) SNSren laguntza-zerbitzuen oiarrizko zorro komunak barne hartzen ditu osasun-zentroetan edo soziosanitarioetan egiten diren prebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitazio jarduera guztiak, eta baita premiazko osasun-garraioa ere. Finantzazio publikoak osorik estaltzen ditu.
Zerbitzu horiek ematean, laguntzaren jarraitutasuna bermatuko da, diziplina anitzeko ikuspegi baten arabera, pazienteari arreta jarriz, kalitaterik eta segurtasunik handiena bermatuz ematean, eta estalita dauden biztanle guztien baldintza berdinekin.
b) SNSren zorro komun osagarriak barne hartzen ditu hornidura anbulatorioen bidez egiten dituzten prestazioak, eta erabiltzailearen ekarpenaren mende daudenak: prestazio farmazeutikoa, prestazio ortoprotesikoa, produktu dietekikoekin egindako prestazioa eta premiazkoa ez den osasun-garraioa, medikuak eskatutakoa, arrazoi klinikoengatik, eta erabiltzailearen ekarpena prestazio farmazeutikorako zehaztutareko araberakoa dela.
Erabiltzailearen ekarpenaren ehunekoak prestazio farmazeutikoa arautzen duten arau berei jarraituko die, eta horretarako kalkulatzeko oinarri moduan, produktuaren azken prezioa hartuko da kontuan. Ez zaio muga bera aplikatuko ekarpen horri.
c) SNSren zerbitzu osagarrien zorro komunak barne hartzen ditu funtsezkotzat edota laguntzailekidetzat jotzen ez diren jarduerak, zerbitzuak edo teknikak, patologia kroniko bat hobetzeko. Erabiltzailearen ekarpena edota itzulketa eskatzen dute.
Erabiltzailearen ekarpenak, edo, hala badagokio, itzulketak, pretazio farmazeutikoa arautzen duten arau berei jarraituko die, eta erreferentzia moduan, SNSrako erabakitzen den azken fakturazio-prezioa hartuko da.