Baldintza bereziak: Enplegu aniztasuna eta jardueren aniztasuna
Enplegu-aniztasuna: enplegu-aniztasuna bere jarduera-zerbitzuak bi enpresa ezberdin edo gehiagotan burutzen dituzten eta Gizarte Segurantzako Erregimen berean derrigorrezko alta eskatzen duten jarduerak burutzen dituzten besteren konturako langilearen egoera da.Kasu honetan, aplikatu beharreko gehieneko muga zahazteko, oro har ezarritako gehieneko muga kotizatzeko obligazioa duten subjektuen artean banatuko da langileak bere zerbitzuak eskaintzen dizkion enpresa bakoitzean egindako ordainketen arabera. Kontingentzia arruntei dagokienez, obligazioa duten enpresa edo subjektu bakoitzari egokitutako gehieneko mugaren frakzioak ezingo du langileari ordaindutakoaren zenbatekoa gainditu. Era berean, gutxieneko muga kotizatzeko obligazioa duten enpresa eta subjektuen artean proportzionalki banatuko da, bakoitzak jasotako ordainketen arabera.
Jarduera-aniztasuna: Jarduera-aniztasuna Gizarte Segurantzako Sistemako bi erregimenetan edo gehiagotan alta egoera derrigorrezkoa den jardueretan aritzen diren bere edo besteren konturako langileen egoera da.