Bermeak emateari dagokion doklumentazioa
Bermeen eskaintza konstituzioaren araberakoa izan beharko da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, gordailu erakundeen abalen edo legeak baimendutako kreditu edota kreditu kooperatiben mesedetan ; eta abal hori, hipotekakoa, lortu ezin balitz, bermea tokialdatzearekin nahiz gabe, baimendutako aseguruen konpainien kauzio asegurua dagokien arloan jarduteko, edota bestelako edozein berme, zor guztia eta, atzerapena ematen denetik errekarguaren zenbatekoa ordaindu arte, atzeratutako kopuru hori guztiagatik eskatu daitezkeen interesak ordaintzeko behar adinakoa dena.
Abalen eta berme pertsonaleko gainerako moduen eskaintzarekin batera, abal emaileen edo bermatzaileen onarpena aurkeztu beharko da, eta, fiantza eta abaletan, zatiketa eta kanpoan uzteko benefizioei uko egitearen adierazpena.
Aipatutako abala, osatzen denean, Abalen Erregistro Berezian erregistratu beharko da.
Benetako bermeen eskaintzekin batera, jabetza eta ondasunen karga egiaztatzeko dokumentua eta horien peritu txostena aukeztu beharko dira.
Eskaera arrazoitzen duten baldintza ekonomikoekin lotutako bestelako edozein informazio edo dokumentu, hori bultzatzeko beharrezkotzat jotzen dena.