Interesa
Geroratzea onartzeak interesa sorraraziko du eta onartzen denetik interesa ordaintzeko datara arte izango da galdagarria, geroratze-aldian une bakoitzean indarrean dagoen berandutzako interes-tasaren arabera.
Aparteko arrazoiak direla medio subjektu erantzulea bermeak eratzeko betebeharretik salbuetsi den geroratzeetan, interes aplikagarria ezarritako berandutzako interesa izango da, bi puntu gehituta.
Hori guztia Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoak, 20.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen Azken Xedapenetako Bosgarrenean emandako idazketan.