Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Bermeak

Atzerapena zorraren, errekarguen, interesen eta kostuen tronkoa ordaintzeko beharrezko bermearekin ziurtatu beharko da:

  • Eskatzailea Estatuko Administrazio Orokorra, Komunitate Autonomo bat, Administrazio lokalaren erakunde bat edo, nortasun juridiko propioarekin, eskubide publikoak dituzten erakundeak edo entitateak, Administrazio horietako edozeinekin loturik edo horien menpean daudenak, direnean, beti ere, trafiko juridikoan merkataritzako sozietate gisa jarduten ez dutenean.
  • Atzeratu daitekeen zor guztia 30.000 euroren parekoa edo gutxiago denean, edo, atzeratu daitekeen zorra 90.000 euro baino gutxiagokoa izanik, ematea erabaki dela jakinarazten den egunetik 10 egun pasa baino lehen, gutxienez, zorraren herena sartzea adosten denean, eta gainerakoa, hurrengo bi urteetan sartzea.
  • Oker jasotako prestazioei dagokien zorra denean, hau da, horretarako ezarritako arauzko epean edo epeetan gauzatutakoei dagozkienak, beti ere, bere dirua ateratzearen arduradun den pertsonak Gizarte Segurantzako pentsiodun izaten jarraitzen duenean.
  • Aparteko arrazoiek aholkatzen dituzten atzerapenetan, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak bermeen salbuespena bereziki baimentzen duenean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko proposamena egin aurretik.

Kasu horiek gertatuko balira,  behar adinako bermeak osatzea beharrezkoa ez denean ere, gertatuko litzatekeen enbargua mantenduko da badaezpada ere.

Complementary Content
${loading}