Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nortzuk kotizatu behar dute? Kotizatzeko betebeharraren Hasiera eta Amaiera.

Kotizatzeko betebeharraren Hasiera eta Amaiera

  • Langile autonomoak jarduera hasten duen hilabeteko lehenengo egunetik aurrera kotizatu behar du.
  • Langileak bere jarduera burutzen duen bitartean kotizatu beharko du derrigor, baita aldi baterako ezgaitasun egoeran, haurdunaldi bitarteko arrisku egoeran, edoskitze naturalaren arrisku egoeran eta amatasunarengatiko atsedenaldian ere. Langileak bere konturako jarduera bukatzen duen hilabeteko azken egunean amaituko du betebeharra, betiere epearen barruan bere bajaren berri ematen badu. Bestela, kotizatzen jarraitu beharko du baja jakinarazten duen hilabeteko azken egunera arte, jardueraren etetea justifikatzen duenean salbu.

    Hori dela eta, garrantzitsua da langile autonomoak gogoratzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari bere jardueraren etetearen berri eman behar diola, jarduera eten ondoko 3 egun naturalen barruan.
Complementary Content
${loading}