Eskaeretan agertu behar diren datuak
Erregimen bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita, oro har, alta-eskaerak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari informazio osoa emango dion jarduerari buruzko datuak izango ditu eta bereziki honako hauek:
- Alta eragiten duen enpresariaren izena edo sozietatearen izena.
- Enpresariaren Kotizazio Kontuko Kodea.
- Gizarte Segurantzako Erregimena.
- Langilearen abizenak eta izena.
- Langilearen Gizarte Segurantzako Zenbakia.
- DNI
- Langilearen bizilekua.
- Jardueraren hasiera data.
- Kotizazio-taldea.
- LI eta LG epigrafea (2006-12-31 baino lehenagoko altetarako baino ez)
- Kontratu-mota eta lanaldi-koefizientea dagokionean.
- Lanean jardutea (2006ko abenduaren 28ko 42/2006 legearen laugarren Xedapen gehigarrian adierazitako kasuetan)
- Hitzarmena/ Hitzarmen Kolektiboak (derrigorrezkoa 2015/07/26tik aurrera)
Baja-eskaeretan, datu hauek izan beharko ditu:
- Baja eragiten duen enpresariaren izena edo sozietatearen izena.
- Enpresariaren Kotizazio Kontuko Kodea.
- Gizarte Segurantzako Erregimena.
- Langilearen abizenak eta izena.
- Langilearen Gizarte Segurantzako Zenbakia.
- DNI.
- Langilearen bizilekua.
- Jarduera utzi den eguna
- Bajaren arrazoia.
Datuak aldatzeko eskaerak, langilearen eta enpresariaren identifikazio datuez gain, aldatu beharreko datuak izango ditu, jakinarazi beharrekoak, batez ere, lan-baldintzei eragiten dietenak:
- Kontratu-mota eta lanaldiaren koefizientea.
- LI eta LG epigrafea (2006-12-31 baino lehenagoko epealdietarako)
- Kotizazio-taldearen aldaketa.
- Aldaketaren data.
- Lanean jardutea.
Norbere konturako langilea bada, aipatutako datuez gain, honako hauek ere izan beharko ditu:
- Lan-jarduera.
- Honen egoitza.
- Gizarte Segurantzako Erregimena.
- Kotizazio eta babes-ekintza alorren berezitasunak