Informazio orokorra
Gizarte Segurantzako Sistema
Gizarte Segurantzako Sistema erregimenen multzoa da. Erregimen horien bidez, erregimenaren aplikazio eremuan dauden petsonei eta euren ardurapean dauden familiarteko edo parekatuei, lanbide jarduera bat burutzeagatik edo ordaindutakoaren araberako modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik, Estatuak legeak zehazten dituen gertaera eta egoeretan babes egokia ematen die.
Aplikazio eremua
Ordaindutakoaren araberako modalitateko prestazioak jasotzeko orduan, Espainian bizi diren espainiarrak egongo dira Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio eremuaren barnean, sexu, egoera zibil edota lanbidea edozein izanda ere, eta baita Espainian legalki bizi diren edo bertan dauden atzerritarrak ere; betiere, kasu bietan, euren jarduera lurralde nazionalean burutzen badute eta honako atalen baten barnean baldin badaude:
-
Besteen konturako langileak.
-
Norbere konturako langileak edo autonomoak.
-
Kidetutako lan-kooperatibetako bazkide langileak
-
Ikasleak.
-
Funtzionario publiko, zibil edo militarrak.
Gizarte Segurantzako Sistemaren osaera:
Gizarte Segurantzako Sistema Erregimen Orokorrak eta Erregimen Bereziek osatzen dute.
Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra ren barruan ere badadu, Sistema Berezi moduan, afiliazioaren eta kotizazioaren gaian berezitasunak dituzten kolektiboak:
Frutak, barazkiak eta landare-kontserben industria
Erretxina Industriaren Sistema Berezia
Ostalaritzako aparteko zerbitzuen sistema berezia
Uzta-biltzaile esportatzaileek egindako tomate freskoaren manipulazio eta paketatzeen sistema berezia
Zinema, dantza-areto, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoen sistema berezia
Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoen sistema berezia
Nekazaritzako sistema berezia
Etxeko langileen sistema berezia
Gizarte Segurantzako Sistemaren barruan honako Erregimen Bereziak ere badaude.
Gaur egun hauek daude:
Langile Autonomoen Erregimen BereziaIkatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
Itsasoko Langileen Erregimen Berezia