Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sistema bereziak

Ohar orokorrak


Gizarte Segurantzako Lege Orokorrak aurreikusten duenaren arabera, beharrezkoa den Gizarte Segurantzako Erregimenetan, soilik honako gairen baten edo gehiagotan ezarri ahal izango dira Sistema Bereziak: kokapena, afiliazioa, kotizatzeko edo ordaintzeko modua.

Sistema Berezi horiek Erregimen Orokorrean sortu ziren eta beraz, Erregimen Orokorreko arau orokorren bidez arautzen dira, horietako bakoitzean bereziki aurreikusi diren zehaztasunak izan ezik.

Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoak.

Galdeketak egiten dituzten aldizkako langile finkoak direla eta, merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresak sartuko dira Sistema Berezi horretan.

Zinema, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoak

Asteko egun guztietan lan egiten ez duten plantilako pertsonala dela eta, zinema erakustaldien enpresa, dantzaleku, diskoteka eta antzeko ikuskizunen lokalei ezartzen zaie Sistema Berezi hori.

Uzta biltzaile esportatzaileek tomate freskoa manipulatu eta paketatzea.

Kanpaina ofizialaren barruan, esportatzeko helburuarekin tomate freskoa manipulatu eta paketatzen duten tomate freskoaren enpresaburu uzta biltzaile esportatzaileei eta horien zerbitzuan dauden aldi baterako edo sasoiko langileei ezarri dakieke sistema berezi hori.

Ostalaritzako zerbitzu bereziak

1973ko irailaren 10eko Ordenak sortu zuen sistema berezi hori, soilik, Madril eta Bartzelona probintzietarako.

Horren eraginkortasunak bultzatu zuen Gizarte Aurreikuspeneko Institutu Nazional zaharraren eta desagertutako Ostalaritzako Sindikatu Probintzialaren arteko lankidetza hitzarmena. Bartzelona Probintzian ez zen firmatu hitzarmen hori, ondorioz, sistema berezia ez zen ezarri.

Madril probintzian onetsitako hitzarmena 1993an gaitzetsi zen, nahiz eta ordutik Enplegu Institutua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, ostalaritzako enpresaburuekin elkarlanean aritu zen, jarduera adar horretako langileak biltzen eta prestatzen, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian alta eta bajen izapideen gestioak egiten.

Enplegu Institutuak, Madrilen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, bere gain hartutako eskumenak Komunitate Autonomoko dagozkien zerbitzuetara besterendu dira.

Erretxinaren industria

Sistema Berezi horretan sartu dira miera lortzeko pinudiak ustiatzen dituzten enpresa guztiak, eta horien zerbitzuan lan egiten duten mendiko langileak, erretxina biltzaileak eta erremasadoreak

Sistema Berezi horren arabera, aipatutako langileen kanpainek honako iraupena izango dute:

  • Erretxina biltzaileak: Martxoaren 1etik azaroaren 15era.
  • Erremasadoreak: Ekainaren 1etik urriaren 31ra.

Frutak, barazkiak eta landare kontserben industriak

Sistema Berezi horretan, honakoak sartu dira: fruitu eta barazkiak manipulatu, potoetan sartu eta komerzializatu, eta landare kontserbak egiten dituzten enpresak, eta horien zerbitzuan dauden langileak, euren lan kontratuen iraupena edonolakoa izanda ere, jarduerak aldizka edo modu ziklikoan egiten dituztenean.

Sistema Berezi horretan sartzen diren enpresen jarduerak, urtero, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaitzen diren kanpainetan antolatu dira. Hala ere, enpresa horiek, arrazoiz, kanpainen hasiera eta amaiera datak aldatzeko eskatu ahal izango dute.

Besteren Konturako Nekazaritzako Langileak

2012ko urtarrilaren 1ean Nekazaritzako Erregimen Bereziko langileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartuko dira, Nekazaritzako Sistema Berezia sortuz.

Sistema Berezi horren barruan daude nekazaritzako, basozaintzako edo arrantzako lanak egiten dituzten besteren konturako langileak, edo nekazaritza-ustiategietan haien osagarriak egiten dituztenak; baita zerbitzuak ematen dizkieten enpresariak ere.

Halaber, Sistema Berezi honetan sartzen dira besteren konturako nekazaritzako langileak, lan horietan jarduera-ezeko aldietan. 

Etxeko Langileak

Informazio orokorra

Etxeko Langileentzako Sistema Berezi horretan sartzen dira azaroaren 14ko 1620/2011 Errege Dekretuak araututako familia-etxeko zerbitzuaren lan-harreman bereziari lotutako langileak.

Sistema berezi honetatik kanpo geratzen dira familia-etxeko titularrek zuzenean kontratatu ez dituzten etxeko zerbitzuak ematen dituzten langileak, enpresen bitartez baizik, Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.

Egin beharreko izapideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, etxeko langile bati alta eman nahi izanez gero, kontsultatu "Etxeko Langileak" atala, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren atarian dagoena.

Complementary Content
${loading}