Valore este contenido
Bertsioari buruzko Datuak
SILTRA 4.1.0 bertsio berria eskuragarri dago.
3.6.0 bertsiora edo gehiagora eguneratuta dauden erabiltzaileen kasuan, deskarga automatikoa izango da. Aurretik bertsio bat dutenak; konektatzen direnean, 3.6.0 bertsioa deskargatzeko aukera eskainiko zaie. Bi eratara jokatu ahal izango da:
- Bertatik deskargatu 3.6.0 bertsioa, itxi SILTRA, instalatu 3.6.0 bertsioa eta berriro konektatu 4.1.0 bertsioa deskargatzeko.
- 4.1.0 bertsio berrira eguneratzea eskuz, eguneratzea edo bertsio osoa Gizarte Segurantzaren webgunetik deskargatuz.
SILTRAren bertsio berri horrek honako hauek biltzen ditu:
- Afiliazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren aldaketak – bajen epea eta langileen datuen aldaketak. Aldatu egiten da langileen bajak eta datu-aldaketak jakinarazteko dagoen epearen kontrola, eta egungo 3 egunetatik 6 egunetara igarotzen da.
- T-41 taula eguneratzea – JARDUERA EZ MOTAK.
- Informazio-ohar bat ezabatzea, zeinaren bidez enpresei jakinarazten baitzaie Gizarte Segurantzaren kotizazioan pizgarriak aplikatzeko eskubidea galtzeko aukera, lan-kontratuaren lanaldi partzialeko koefizientea aldatzeagatik.
- Komunikazio masiboko gai berria sortu da: Genero-indarkeriaren/sexu-indarkeriaren biktima ordezkatzeagatiko hobariaren aplikazioaren amaiera.
- T-52 – KOTIZAZIO-BEREZITASUNAK taula eguneratzea.
- SILTRAko "Praktikak" modua ezabatzea: SILTRAren "Praktikak" modua ezabatu da kotizaziorako. Bertsio horretatik aurrera, erabiltzaileek ez dute eskuragarri izango.
Inicio