Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sartzeko urratsak

1. SILCON Ziurtagiriaren Eskaera

Lehendabizi, SILCON Ziurtagiria eskatu behar da. Ziurtagiri hau lortzeko, herritarrak bere nortasuna zuzenean egiaztatu beharko du, DNI aurkeztuta, ziurtagiri digitalen bulegoetan.

2. Baimen-eskaera

Interesdunek, dagokien informazioa jaso eta SILCON eskuratu ondoren, baimen eskaera aurkeztuko dute (FR101 formularioa).
RED Sistemarako baimenak mota hauetakoak izan daitezke:

  • Bere izenean aritzeko baimena: kudeatu beharreko CCCren edo NAFen IFZ zenbakia baimenaren IFZrekin bat datorrenean.
  • Beste batzuen izenean aritzeko baimena: kudeatu beharreko CCC edo NAFen IFZ ez datorrenean bat baimenaren IFZrekin; bi mota bereizten dira:
    • Elkargokide Profesionala: baimena ematen zaion pertsona fisikoa edo juridikoa ondorengo Elkargo batean aritzen den Profesional Elkargokide bat denean: Lan-harremanetako Graduatuak, Administrazio Kudeatzaileak, Abokatuak, Ekonomialariak, Merkataritzako eta Enpresako Tituludunak, Higiezinen Jabetza, Zerga-agenteak, Aseguruak, Hiri-Finken Administratzaileak, Industria Ingeniari Teknikoak, Prokuradoreak eta Erregistratzaileak.
    • Hirugarrena: baimenaren IFZren IFZ desberdina duten kotizazio kontuaren kodeak kudeatzen diren kasuetan, Profesional Elkargokide Motako baimena eskatzeko baldintzak betetzen ez badira.

Baimen mota horiek guztiak Pertsona Fisiko edo Juridiko bati eman dakizkioke.

Behar bezala betetako baimena eskatzeko formularioarekin (FR101) batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (DNI, NIE, Pasaportea)
  • Pertsona Juridikoaren edo Pertsona Fisikoaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Baimena Profesional Elkargokide motakoa den kasuetan, Profesional Elkargokide gisa aritzen dela egiaztatzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

Baimena eskatzeko izapide hau  TGSSren Zuzendaritza Probintzial bakoitzean dagoen Erabiltzaileen Arretarako Unitatean bertaratuta edo Egoitza Elektronikoko Erregistro Elektronikoaren bidez egin daiteke.

 

3. CCC/NAF esleitzeko eskaera

Beharrezkoa izango da, halaber, kudeatuko diren CCC edo NAF baimentzeko esleipena eskatzea. Izapide hau TGSSn bertaratuta edo Online RED Sistema / Baimenen Kudeaketa zerbitzuen bidez egin daiteke.

Bertaratuta egindako eskaera

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, RED baimendunak eta esleitzeko NAF edo CCCk IFZ berdina edo desberdina duten arabera:

    • FR104 inprimakia: RED baimendunak eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC eta/edo NAFk IFZ berdina duten kasuetarako. Kasu horietan, baimendunak ez du ordezkaritza baimenik beharko CCC edo NAFen izenean aritzeko, horien nortasun zenbakiarekin bat baitator. Formulario hau baimenaren erabiltzaile nagusiak bakarrik sinatu behar du. Erabiltzaile horri ez zaio eskatuko baimendutako enpresaren ordezkaritza egiaztatzea, baimena eskatu zuen unean dagoeneko egiaztatu zuelako.
    • FR103 inprimakia: RED baimendunak eta esleitu beharreko NAFk IFZ berdina duten kasuetarako. Kasu horietan, baimendunak ordezkaria beharko du, afiliatuaren izenean aritzeko. Baimenaren erabiltzaile nagusiak eta afiliatuak edo haren ordezkariak sinatuta egon beharko du beti.
    • FR10 inprimakia: Formulario hau RED baimendunak eta esleitu beharreko CCCk IFZ berdina ez dutenean erabiliko da.

Eskaera telematikoa

CCC/NAF esleitzeko/deuseztatzeko eskaera egiteko zerbitzua Online RED Sistema/Baimenen Kudeaketa zerbitzuetan erabil daiteke. Zerbitzu hau baimenaren erabiltzaile nagusiak bakarrik erabil dezake.

    • CCC edo NAF baten esleipena eskatzean, sistemak baimenaren IFZ esleitu beharreko CCCren edo NAFen IFZrekin bat datorren egiaztatuko du. Hala bada, automatikoki esleituko da.
    • Bat egiten ez badu, enpresak esleipena berretsi beharko du Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan horretarako dagoen zerbitzua erabilita.

Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, “Baimenen Kudeaketa” zerbitzuaren eskuliburua kontsultatu.

Baimen bati CCC/NAF esleipena Eskatzeko izapideak ezin dira Erregistro Elektronikoaren bidez egin (ez banaka ez baimen eskaerarekin batera).

Aurkeztu beharko diren formulario guztiak doan deskargatu daitezke Gizarte Segurantzaren web orrian.

Behin CCCk esleituta, afiliazioan praktikak egiteko , garrantzitsua da hartarako gaitu nahi diren kotizaziaoren hiru kontu kodeak eranstea.

4. Baimena ematea

Behin baimena emanda, egun batzuen buruan, baimenaren ebazpenaren kopiak bidaliko zaizkio baimendunari.

5. Erabiltzaileen kudeaketa

Baimenaren erabiltzaile nagusiak bigarren mailako erabiltzaileen datuei alta edo baja eman edo horiek alda ditzake, “Bigarren Mailako Erabiltzaileen Alta/Baja edo Aldaketak” zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hori On Line RED sistemako “Baimenen Kudeaketa - Bigarren Mailako Erabiltzaileen Kudeaketa” atalaren barnean dago.

Salbuespen gisa, baimenaren erabiltzaile nagusiak FR102A formularioa aurkeztu ahal izango du bigarren mailako erabiltzaileen altak, bajak edo aldaketak eskatzeko, Administrazioetara bertaratuta. Halaber, bigarren mailako erabiltzaileak bere baja aurkez dezake, FR102U formularioa zuzenean aurkeztuz, betiere behar bezala justifikatutako eragozpenak badaude izapide hori Internet bidez egiteko.

6. Sistemako Praktikak

Azkenik, RED Sistemarako erabiltzaileen sarbidea errazteko, bidalketak praktika gisa egin daitezke, TGSSren datu-basean inolako eraginik izan gabe.

Praktikak Kotizazioaren eta Afiliazioaren eremuetan egin daitezke, baina ez aldi baterako ezintasuneko alta eta baja parteetan.

Aldi baterako alta eta baja parteetan, bidalketa guztiek benetako izaera dute, eta beraz TGSSren datu-basean eragina izango dute.

Complementary Content
${loading}