Valore este contenido
DIE Sistemaren abantailak
- Ohiko paper bidezko gestio-administratiboak desagertaraztea, erosotasun eta denbora eta kostuen aurreztearekin, enpresatik bertatik egin baitaitezke.
- INTERNET bidezko zuzeneko konexioa Afiliazioaren Fitxategi Orokorrera ( altak, bajak, langilearen datu aldaketak, langile eta enpresaren gaineko kontsulta eta informazio-eskaerak) eta hainbat kotizazio-zerbitzutara.
- Internet nabigatzailea eta SILCON Ziurtagiria baino ez dira behar aukera hauetarako sarbidea izateko.
- Ordutegi zabala: egunero 24 orduz informazioa bidaltzeko aukera, urtean 365 egunean (fitxategiak bidaltzeko aukera).
- GSDNren berehalako erantzuna, mugimeduak zuzen egin diren edota zure langileen datu-basea GSDNrenarekin alderatzeko.
- DIE Sistemaren bidez bidalitako dokumentuak ez dira Gizarte Segurantzaren bestelako erakunde kudeatzaileetan aurkeztu behar.
- Gutxieneko hornidura informatikoa.
- Zugan eragin dezaketen azken araudi-aldaketen eta zuretzat interesgarria izan daitekekeen bestelako informazioaren jakinarazpena.
- Dokumentuak inprimatzeko aukera, hirugarrenen aurrean balio legala duena, bulegotik bertatik, nahi duzunean eta nahi beste.
- INTERNET transmisio eratzat erabiltzeak Sistema gero eta modernoagoa izatea dakar, edonondik eskuragarria eta erabilpen orokorrera egokituta.
- Segurtasun eta pribatutasun bermea SILCON Ziurtagiria erabiliz