Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Zer da DIE Sistema?

 

TGSSk enpresei, enpresa taldeei eta profesionalei eskaintzen dien zerbitzua da. Haren eginkizuna, INTERNET bidez bien artean (TGSS eta erabiltzaileak) informazioa eta dokumentuak partekatzea da.

RED  Sistemaren bidez, TGSSrekin harreman zuzena izan daiteke, eta behar diren baliabide teknologiko eta segurtasun-neurriei esker, enpresa eta langileen datuak eskura daitezke; baita kotizazio-agiriak, afiliazio-agiriak eta medikuaren agiriak bidali ere.

Zerbitzu honek barne hartzen dituen jarduera-esparruak hauek dira:

  • Kotizazioa: TC2 dokumentuak aurkeztu (langilen Zerrenda), hartzekodunen saldoak izapidetu, eta kuotak ordaindu banku-kontuan helbideratuta edo ordainketa elektronikoaren bidez.

  • Afiliazioa: altak, bajak, langileen datuen aldaketa; halaber, langile eta enpresei buruzko txostenen kontsultak eta eskaerak.

  • INSS:
    • Gertakizun arruntek zein profesionalek eragindako LI  eta LG medikuaren alta eta baja parteak eta berreste datuak izapidetu Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean.
    • Amatasunagatiko eta/edo aitatasunagatiko ziurtagirien Bidalketa (RECEMA).  

  • Baimenen Kudeaketa: CCCak edo NAFak kudeatzea ahalbidetzen du, baita Bigarren Erabiltzaileak ere.

Erabiltzaileak bere bulegotik egin ahal izango ditu TGSSren kudeaketa eta mezu hauek, lekualdatu behar izan gabe eta bulego-ordutegi mugarik gabe.

Hortaz, RED Sistemak, enpresen eta bulegoen Gizarte Segurantzarekin duen harremana arintzeko aukera izango du, paperaren zirkuitua kenduz, datuen kalitatea hobetuz eta Administrazioaren bulegoetan itxaronaldiak saihestuz.

Complementary Content
${loading}