Asistentzia Mailako Langabezia Prestazioaren (Sorospena) prozedura
Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.
Zer da Maila Asistentzialeko Langabezia Prestazioa?
Asistentzia mailako babesak prestazio ekonomikoa ematen du. Horrez gainera, osasun laguntzari, familiaren babesari eta, hala badagokio, erretiroari dagokien Gizarte Segurantzaren kotizazioa ere biltzen du.
Nork eska dezake?
Hilabete batez enplegu eskatzaile gisa agertzen diren langabetuentzat da, enplegu eskaintza egoki bati ezetza eman ez badiote, eta ez badaukate indarrean dagoen Lanbideen arteko Gutxieneko Soldataren % 75 baino gehiagoko errentarik ez badute, ordainketa berezien zati proportzionala aparte utzita.
Zein izapide egin beharko dira?
Langabeziagatik sorospena eskatzeko agiria bete behar da, eta ereduan azaltzen den dokumentazioa eman.
Non izapidetzen da?
Zure helbideari dagokion Itsasoko Gizarte Institutuko Zentroan edo Internet bidez, SEPEren egoitza elektronikoan.