Valore este contenido
Dirua bide exekutiboz biltzeko prozedura
Noiz hasten da prozedura?
Ordaintzeko borondatezko aldia amaitu ondoren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (TGSS) hasiera ematen dio Gizarte Segurantzari ordaintzeke dauden zorren betearazpen bideko diru-bilketari, premia erabakiak bidaliz.
Zer izapide egin daitezke?
Premia erabakia jaso ondoren, interesdunak hau egin ahal izango du:
- Zorra ordaindu
edo - gora jotzeko errekurtsoa jarri
Noiz eta nola egin daiteke?
- Ordainketa premiazko prozeduraren edozein unetan egin daiteke; betiere, bahitutako ondasunak adjudikatu baino lehen.
Ordainketa premia erabakian jasotako kontu zenbakian bakarrik egin ahal izango da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren diru-bilketa organoen finantza erakunde edo eragile laguntzaileetan. Ordainketa eskudiru, araudian ezarritako baldintzak betetzen dituen txeke, transferentzia edo zor nahiz kreditu txartel bidez egin ahal izango da, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan sartuta.
- Gora jotzeko errekurtsoa premia erabakiaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da.
Gora jotzeko errekurtsoa dagokion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialera zuzendu beharko da, eta, horrez gain, Zuzendaritza Probintzialean bertan aurkeztu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren arabera.
Noiz amaitzen da prozedura?
Dagozkion zorrak kitatzen direnean, zor nagusia, gainordaina, interesak eta kostuak barne.