Heriotzagatiko laguntza
Hona hemen prozedura orokorra.
Zer da Gizarte Segurantzaren heriotzagatiko sorospena?
Eragilea hil eta hura ehorzteko gastuei aurre egin behar izan dien familiakoei ematen zaien laguntza ekonomikoa da.
Ze izapide bete behar dira?
- Heriotzagatiko Laguntza eskatzeko orria Bete.
- Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.
Non izapidetzen da?
Izapide hori Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin dezakezu (https://sede.seg-social.gob.es), posta arruntaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro batean, aurretiko hitzordua eskatuz 901 10 65 70/91 541 25 30 telefonoetan edo www.seg-social.es webgunean.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.
Eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) dagokio, itsasoko langileak salbu. Horiei Itsasoko Gizarte Institutua dagokie (IGI). Lan-istripu baten ondorioa heriotza izan bada, Gizarte Segurantzarekin Lankidetzan ari den Mutuari dagokio.
Noiz eskatzen da heriotzagatiko sorospena?
Heriotza gertatu eta hurrengo bost urteen barruan.