Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Familiakoen aldeko subsidio prozedura

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren senideen aldeko subsidioa?

Aldi baterako subsidioa ematen duen prestazio ekonomikoa da; hildako pertsonaren kargu (ekonomikoki) eta harekin bizi izan diren senitartekoei ematen zaie bete beharreko baldintzak betetzen baldin badituzte.

Ze izapide bete behar dira?

  •  Biziraupenerako Prestazioak jasotzeko eskaera orria betetzea.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Izapide hori Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin dezakezu (https://sede.seg-social.gob.es), posta arruntaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro batean, aurretiko hitzordua eskatuz 901 10 65 70/91 541 25 30 telefonoetan edo www.seg-social.es webgunean.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) dagokio, itsasoko langileak salbu. Horiei Itsasoko Gizarte Institutua dagokie (IGI). Lan-istripu baten ondorioa heriotza izan bada, Gizarte Segurantzarekin Lankidetzan ari den Mutuari dagokio.

Noiz eskatzen da senideen aldeko subsidioa eta noiz hasten da ordainketa?

Subsidioa heriotza gertatu eta edozein unetan eska daiteke, eta eskatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera ordainduko da.

Noiz bukatzen da subsidioa jasotzeko eskubidea?


Subsidioa ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

  • Gehienezko iraupen-aldia iraungitzeagatik.
  • Heriotzagatik.
Complementary Content
${loading}