Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erretiroko Pentsio prozedura

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioa?

Prestazio ekonomikoa da, eta langileak adinagatik lan egiteari uzten dionean jasotzen du, biziarteko pentsio bakar eta preskribaezin gisa.

Ze izapide bete behar dira?

  • Erretiro-pentsioaren eskaera-eredua bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko agiriak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko (INSS) Gizarte Segurantzako arreta- eta informazio- zentroetan aurkeztu beharko dira.

Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (IGI) probintzia zuzendaritzetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio, itsasoko langileen kasuan salbu; kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuaren eskumena da eskubidea aitortzea.

Noiz eskatzen da erretiro-pentsioa eta noiz hasten da onuraduna dirua jasotzen?

Alta emanda dauden langileek erretiro-pentsioaren eskaera aurkeztu ahal dute lanari utzi aurretiko edo ondorengo hiru hilabeteko epean. Kasu horretan, pentsioaren ondorio ekonomikoak lana egiteari utzi zaion dataren hurrengo egunetik aurrera hasten dira.

Lan egiteari utzi eta hiru hilabete baino beranduago egiten bada eskaera, pentsioaren ondorio ekonomikoek hiru hilabeteko atzerako eragina izango dute gehienez ere eskaera aurkeztu zen datatik.

Noiz iraungitzen da pentsioa jasotzeko eskubidea?

Erretiro-pentsioa pentsioduna hiltzen denean amaituko da.

 

Complementary Content
${loading}