Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Osasun Laguntza

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza?

Osasun-laguntza emateak Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu mediko eta farmazeutikoetarako sarbidea bermatzen du, osasuna kontserbatzeko eta berrezartzeko beharrezkoak baitira.

Osasunaren babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona guztiak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean izatea.
  • Espainian osasun-laguntza jasotzeko eskubidea beste edozein titulu juridikorengatik aitortua izatea, nahiz eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean ez izan, betiere laguntza hori ordaintzera behartuta dagoen hirugarrenik ez badago.
  • Legezko eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean duten atzerritarrak, osasun-prestazioaren nahitaezko estaldura beste bide batetik egiaztatu beharrik ez dutenak.

Zer izapide egin behar dira osasun-laguntzarako eskubidea izateko?

Aseguratuak, afiliazioa eta alta eskatzean edo pentsioa edo Gizarte Segurantzaren aldizkako beste prestazio bat eskatzean, osasun-laguntza aitortzeko dokumentua formalizatu ahal izango du onuradunentzat.

Izapide hori Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin dezakezu (https://sede.seg-social.gob.es), posta arruntaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro batean, aurretiko hitzordua eskatuz 901 10 65 70/91 541 25 30 telefonoetan edo www.seg-social.es webgunean.

Non izapidetzen da osasun-txartela?

Osasun-laguntzarako eskubidea aitortzen duen dokumentuarekin, dagokion osasun-zentroan eska dezakezu osasun-txartela.

Osasun-zentroak  osasun-txartel indibiduala izapidetuko du, aseguratuarentzat eta onuradun bakoitzarentzat, eta etxera bidaliko dute.

Nork aitortzen du osasun-laguntzarako eskubidea?

Gizarte Segurantzako  Institutu Nazionalak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko eskumena dute..

Noiz iraungitzen da osasun-laguntza jasotzeko eskubidea?

  • Aseguratuak edo eskubidearen onuradunak bete beharreko baldintzak galtzen direnean.
  • Heriotzagatik.
Complementary Content
${loading}