Valore este contenido
Aldi Baterako Ezintasunaren prozedura
Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra
Zer da Aldi Baterako ezintasuna?
Langilearen egoera, aldi baterako lanik egin ezin eta Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzen duenean. Aldi horretan, adierazitako arrazoiengatik errenta-galera estaltzen duen eguneko subsidioa jaso daiteke.
Noiz hasten da?
- Gaixotasun arruntagatik edo lanekoa ez den istripuagatik, bajaren hurrengo 4. egunetik.
- Lan istripuagatik edo eritasun profesionalagatik eta aldi baterako ezintasuneko egoera berezietan, haurdunaldia eteteagatik edo emakume langilearen haurdunaldiagatik, bajaren biharamunetik hasita.
- Bigarren mailako ezgaitasuna eragiten duen hilekoa izateagatik aldi baterako ezintasun egoeran dagoenean, bajaren lehenengo egunetik hasita.
Zein izapide eta non egin behar dira?
ABE egoeraren hasieratik 365 egun bete arte:
- Osasun Zerbitzu Publikoak (edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek) eta enpresa laguntzaileek, medikuaren baja-agiriak, nahiz baja eta alta berresteko agiriak egingo dituzte.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) eta, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak (IGI), dagozkien ikuskatzaile medikoen bidez alta medikoa bideratu dezakete, ondorio guztietarako.
Aldi baterako ezintasuneko 365 egunak agortuta.
- GSINek soilik du eskumena, hark egindako mediku-azterketaren bidez, Ezgaitasun Iraunkorreko espedientea hasteko, alta bideratzeko eta alta medikoa eman eta hurrengo 180 eguneko epean patologia beragatik hartzen den baja berria bideratzeko.
Zein da prestazioaren gehieneko iraupena?
Gaixotasun edo istripu batengatik bada, 365 egun; beste 180 egunera luza daiteke azken aldi horretan sendatzea aurreikusten badu.
Noiz bukatzen da prestazioa?
- Ezarritako gehienezko epea gainditzeagatik.
- Alta medikoagatik.
- Pentsioduna izatera igarotzeagatik.
- Mediku-azterketetara ez aurkezteagatik.
- Haurdunaldiko hogeita hemeretzigarren astearen kasuan, erditu arte izanen da.